31/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita Iruñeko “Tres Reyes”, “Albret”, “Blanca de Navarra” eta “Sancho Ramírez” hotelen gaikuntza osasun sistemako langileei ostatu emateko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 31/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita Iruñeko “Tres Reyes”, “Albret”, “Blanca de Navarra” eta “Sancho Ramírez” hotelen gaikuntza osasun sistemako langileei ostatu emateko. Martxoaren 19ko SND/257/2020 Aginduaren bidez, eten egin zen ostatu turistikoko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10.6 artikuluarekin bat eta dekretu horren luzapenekin bat. Errege dekretu horren bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zen.

Ondoren, martxoaren 23ko TMA/277/2020 Aginduaren bidez, ezinbesteko zerbitzutzat deklaratu ziren zenbait ostatu turistiko, haietan ostatu ematen ahal baitzitzaien osasun langileei. Horretarako, Osasun Ministerioak adierazitako babes neurriei eta jarraibideei jarraitu behar zitzaien, COVID-19arekin ez kutsatzen saiatzeko.

Osasun Departamentuak ostatu eman behar izan die premia hori izan duten osasun arloko langileei, Osasunaren Mundu Erakundeak deklaraturiko pandemiaren ondoriozko beharrei erantzute aldera. Ondorio horietarako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 29ko 11/2020 Foru Agindua onetsi zen, zeinaren bidez baimendu baitzen Iruñeko “Tres Reyes”, “Albret”, “Blanca de Navarra” eta “Sancho Ramírez” hotelak gaitzea osasun sistemako langileei ostatu emateko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak egindako txosten teknikoarekin bat, une honetan ez da beharrezkoa establezimendu horiek erabiltzea profesionalek atseden har dezaten, ikusirik gero eta gutxiago direla SARS-CoV-2 pandemiaren ondorioz kutsaturikoak. Jasotako informazioaren arabera, ekainaren 16an atera ziren Albret hoteletik azkeneko osasun langileak, eta haren titularrei itzuliko zaie, ondorio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR