31/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 113 eredua onesten duena: “Europar Batasuneko edo Europako Ekonomia Guneko kide den beste estatu batera, harekin tributu arloko informazio truke egiazkoa baldin badago, bizitokia aldatzearen ondoriozko ondare-gehikuntzari buruzko datuak jakinaraztea”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 24ko 23/2015 Foru Legearen bidez, berrogeita seigarren xedapen gehigarri berria eransten da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia).

Xedapen horren bidez ezartzen denez, zergadunak izaera hori galtzen duenean egoitza aldatzeagatik, ondare-gehikuntzatzat hartuko dira zergadunaren titularitateko edozein entitate motaren akzioek edo partaidetzek merkatuan duten balioaren eta haien eskuratze-balioaren arteko diferentzia positiboak, baldin eta, zerga honen aitorpena aurkeztu beharreko azken zergaldia baino lehenagoko hamabost zergaldietatik hamarretan, gutxienez, zergaduna egoiliarra izan bada, eta inguruabar hauetakoren bat tartean bada:

  1. Xedapen horren 3. idatz-zatian aipatzen diren akzio edo partaidetza guztien merkatuko balioa 4.000.000 eurotik gorakoa izatea.

  2. Aurreko a) letran aurreikusitakoa betetzen ez denean, zerga honen aitorpena aurkeztu beharreko azken zergaldiko sortzapen datan entitateko partaidetza %25etik gorakoa izatea, entitate horretako akzioen edo partaidetzen merkatuko balioa, xedapen honen 3. idatz-zatian aipatzen dena, gutxienez, 1.000.000 eurotik gorakoa bada.

    Ondare-gehikuntzak aurrezkiaren errentaren zati izanen dira, eta zerga honetan aitorpena egin behar den azken zergaldiari dagokion zerga-oinarrian sartu beharko dira, erregelamendu bidez ezarritako baldintzekin eta, hala behar denean, autolikidazio osagarria eginda eta inolako zehapenik, berandutze interesik eta errekargurik ezarri gabe.

    Nolanahi ere, bada espezialitate bat ondare-gehikuntza horien tratamenduan Egoitza Europar Batasuneko estatu batera edo Europako Ekonomia Guneko kide den estatu batera aldatzen bada (Espainiarekin zerga arloko informazioaren egiazko trukea duena, Iruzur Fiskalari Aurre egiteko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 4. atalean aurreikusitako moduan).

    Zergadunak espezialitate hori aplikatzea erabakitzen badu, ondare-gehikuntzak autolikidazioa egin beharra ekarriko du, soilik, zerga honetan aitorpena egin beharreko azken zergaldiaren hurrengo hamar zergaldien epean inguruabar hauetako bat gertatzen bada:

    1. Lehena. Akzioak edo partaidetzak inter vivos eskualdatzea.

    2. Zergadunak Europar Batasuneko edo Europako Ekonomia Guneko kide den estatu bateko egoiliarra izateari uztea.

    3. Ondoko paragrafoan zehazten den...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR