307/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako iparraldeko alderdi batzuetan sua erabiltzeko baimenen salbuespenaren eta baimen berrien kontzesioaren aldi baterako debekua onesten duena, kontrako baldintza meteorologikoen ondorioz oihan-suteak pizteko aparteko arrisku egoerak eraginda.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena da oihan-suteei aitzintzeko eta haien kontra borrokatzeko neurriak gauzatzea.

Alde horretatik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 24ko 195/2014 Foru Aginduak suaren erabilera arautu zuen lurzoru urbanizaezinean, eta orobat arautu sua kudeatzeko tresnatako erabiltzeko baimenen kontzesioaren aparteko araubidea.

Foru agindu horren 7. artikulua oihanetan egiten diren salbuespeneko erreketez ari da. Zehatz-mehatz, 2. atalak, neguko aldiari baitagokio, ezartzen ditu, modu bereizian, ereindako belaietan sasiak erretzeko baldintzak (oro har, baimena izatetik salbuetsita) eta larre naturalak hobetzeko eta oihaneko bertze lan batzuk egiteko baldintzak, horiek bai, baimena behar baitute, aitzinetik eskaera eginez gero, eta bakar-bakarrik hura emanda dagoelarik eta ezarritako baldintzak betetzen direlarik gauzatzen ahalko baitira.

Hala ere, eta Mendi Zerbitzuak aditzera eman duenez, neguko oraingo kanpainan, egoera metereologikoa ikusirik, hau da, lehorte gogorra, tenperatura garairako altuak, hezetasun indize apalak eta gehienbat hegoaldeko haizeak, horren guztiaren ondorioz, bada, handi-handia da Nafarroako lurraldearen ipar-mendebaldean oihan-suteak pizteko arriskua.

Horregatik, aparteko neurri gisa, proposatzen da suaren erabilera osotara debekatzea Nafarroako lurraldean urak Kantauri Itsasora isurtzen dituzten arroetan dauden oihan-lurretan , zehatz-mehatz udalerri hauetan: Arano, Goizueta, Leitza, Areso, Ezkurra, Eratsun, Saldias, Zubieta, Ituren, Doneztebe, Urrotz, Donamaria, Beintza-Labaien, Sunbilla, Etxalar, Arantza, Igantzi, Lesaka, Bera, Betizarana, Baztan eta Luzaide.

Abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 39 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR