305/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta atala baino maila beheragoko unitateen egitura garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta abuztuaren 12ko 52/2015 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura.

Bestalde, abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren eta abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarenak.

Aipatu foru dekretuetan departamentuaren beraren egitura organikoa arautzeaz gain, bere erakunde autonomoena ere ezartzen da, atalaren mailara birtarte.

Foru dekretu horiek eragin dituzten egitura aldaketak direla-eta, beharrezkoa da bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen egitura ere horiei egokitzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, 24.4 artikuluan, ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzea, unitate horiek non sartuko diren, departamentu horretako kontseilari titularrak eginen duela, foru aginduaren bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedea eta egitura orokorra

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura garatzea bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan, barnean sartuta aipatu departamentuari atxikitako erakunde autonomoenak.

    2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

      Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

      –Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

      –Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.

      –Administrazio Aferetarako Bulegoa.

      –Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.

      –Etxebizitzen Kontrol Juridikorako eta Bitartekotzarako Bulegoa.

    3. artikulua. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

      1. Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuaren mende:

        –Pentsioen Bulegoa.

      2. Etxebizitza Zerbitzuaren mende:

        –Eraikuntza arloko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoa.

        –Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoa.

      3. Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuaren mende:

        –Toki Entitateekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin Koordinatzeko Bulegoa.

    4. artikulua. Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuaren mende:

      –Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa.

      –Enpleguaren Jarraipenerako Bulegoa.

      –Plangintza Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoa.

    5. artikulua. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren egitura.

    6. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bulego hauek ditu bere egituran:

      1. Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende:

        –Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.

        –Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.

        –Banakako Arreta Programen Bulegoa.

      2. Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzaren mende:

        –Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.

        –Programetarako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

        –Horniduren Bulegoa.

      3. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren mende:

        –Familia Bulegoa.

        –Administrazio Aferetarako Bulegoa.

        –Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

        –Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

        –Familia Harreraren Bulegoa.

        –Adopzio Bulegoa.

    7. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren mendeko zentroak bulego maila duten administrazio unitate hauetan egituratzen dira:

      1. El Vergel zahar etxearen mende:

        –Erizaintzako Koordinazio Unitatea.

        –Mantentze-lanen Unitatea.

        –Sukalde Unitatea.

      2. San José zentroaren mende:

        –Zaintzaileen Koordinazio Unitatea.

      3. Santo Domingo zahar etxearen mende:

        –Kudeaketa Administratiboaren Unitatea.

    8. artikulua. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura.

    9. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

      1. Kudeaketako Zuzendaritzaren mende:

        –Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

      2. Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuaren mende:

        –Kontrol Administratiboaren Bulegoa.

        –Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.

        –Kontabilitate Bulegoa.

      3. Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren mende:

        –Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionala - Enplegurako Prestakuntzaren Arloaren Bulegoa.

        –Programazioa Diseinatzeko Bulegoa.

        –Proiektu Berezietarako eta Prestakuntzari Laguntzeko Bulegoa.

        –Jarraipen eta Ebaluazio Bulegoa.

        –Neurriak Hedatzeko Bulegoa.

        –Iturrondo Zentroaren Bulegoa.

        –Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoa.

        –Kanpo Komunikaziorako Bulegoa.

      4. Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuaren mende:

        –Desgaituak Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoa.

        –Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.

        –Nazioarteko Programen Bulegoa.

        –Lan Aktibaziorako Bulegoa.

        –Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoa.

        –Toki Entitateei, Irabazi-asmorik gabeko Erakundeei eta Ekonomia Sozialeko Entitateei Laguntzak emateko Bulegoa.

        –Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa.

    10. Era berean, atala baino beheragoko mailan, administrazio unitate hauetan egituratzen da:

      –Iruñeko Zabalguneko, Iruñeko Yamaguchiko, Iruñeko Arrotxapeko eta Tuterako Enplegu Agentzien Langileen Arloa.

      –Tuterako Enpresen Arloa.

      –Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak.

      –Tafallako, Lizarrako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiak.

  2. KAPITULUA

    Idazkaritza Tekniko Nagusia

    1. artikulua. Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

      Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago, eta langileriaren arloan Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizun hauek ditu:

      1. Langileen espedienteak ireki, mantendu eta eguneratzea.

      2. Nomina bidez ordaintzen diren langileriaren gastuei buruzko dokumentuak tramitatzea.

      3. Langileriari buruzko gaien kudeaketa administratibo arrunta.

      4. Langileriaren inguruko arauak betetzen ote diren ikuskatzea eta kontrolatzea.

      5. Langileriaren laneratzea eta puntualtasuna kontrolatzea.

      6. Aparteko orduen gastuak, dietenak, joan-etorrietakoak eta gastu aldakorrak neurrizkoak direla kontrolatzea.

      7. Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

      8. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

    2. artikulua. Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.

      Erregistro eta Agiritegi Bulegoak, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistroen gaineko araudiak erregistro orokorrei esleitzen dizkien eginkizunak.

      2. Departamentuko eta bere erakunde autonomoetako atalei haren eskumenekoa den erregistroak erregistratutako espedienteak eta dokumentuak banatzea.

      3. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian artxibatzen diren departamentuko eta bere erakunde autonomoetako espedienteen artxiboa antolatzea eta mantentzea.

      4. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

    3. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.

      Administrazio Aferetarako Bulegoak, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Foru aginduen proposamenak prestatzera zuzendutako jarduketak koordinatzea, bai eta ebazpenena ere, Departamentuarenak nahiz bere erakunde autonomoenak izan, gai-zerrendan sartu beharrekoak badira.

      2. Foru aginduen eta zuzendaritza nagusien eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren ebazpenen gai-zerrenda prestatzea eta horiek antolatu eta artxibatzea.

      3. Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea aldizkari horretan argitaratu beharreko dokumentuak.

      4. Foru aginduak eta ebazpenak jakinaraztera bideratutako jarduketak koordinatzea.

      5. Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

      6. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

    4. artikulua. Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.

      Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Zuzendaritza nagusietako eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako aurrekontuetako ordainketa eta kobraketa agiriak prestatzea, betiere aurretik saldoei buruz egin beharreko egiaztapen guztiak eginda.

      2. Zuzendaritza nagusien eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren urte anitzeko gastuen jarraipena egitea.

      3. Zuzendaritza nagusietako eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako administrazio unitateei laguntzea aurrekontuetako ordainketa eta kobraketa agiriak prestatzen.

      4. Kontu-hartzailetzako eta aurrekontuetako gaien inguruko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.

      5. Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

      6. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

    5. artikulua. Etxebizitzen Kontrol Juridikorako eta Bitartekotzarako Bulegoa.

      Etxebizitzen Kontrol Juridikorako eta Bitartekotzarako Bulegoa Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Etxebizitza arloan jarritako errekurtso administratiboei buruzko txostenak egitea eta tramitazioa egitea.

      2. Hipoteken eta alokairuen bitartekotzari buruzko aholkularitza eta txosten juridikoak ematea.

      3. Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Atalean instruitzen diren ikuskapen eta zehapen espedienteen laguntza eta kontrol administratiboa.

      4. Zuzendaritza nagusiko administrazio artxiboetako etxebizitza arloko espedienteen antolaketa eta tratamendua.

      5. Etxebizitza Zerbitzuari informazio publikoa lortzeko eskubidea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR