30/2016 FORU DEKRETUA, maiatzaren 11koa, 2016. urteko “Vianako Printzea” Kulturaren Saria Ignacio Aranguren Gallués jaunari ematea xedatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 1990ean, “Vianako Printzea” Kultura Saria sortu zuen, kulturaren edozein arlotan pertsona, talde edo erakunde jakin batek egindako lana aintzat hartzeko asmoz, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluak erabaki du 2016. urteko “Vianako Printzea” Kultura Saria Ignacio Aranguren Gallués jaunari eman diezaiola proposatzea Nafarroako Gobernuari, haren baitan biltzen diren merezimendu nabarmenengatik.

Ignacio Aranguren Navarro Villoslada Institutuko Antzerki Lantegiaren sortzailea eta zuzendaria izan da 35 urtean, etenik gabe. Denbora tarte horretan, agertokira atera ditu bere ikasleekin ondoko hauen testuak: Bertolt Brecht, Alarcón, Valle-Inclán, Buero Vallejo, Gala, Goldoni, Jardiel Poncela, Quevedo, Shakespeare, Aristofanes, Mihura, Arthur Miller, Arniches, Tolstoi edo Molière. Haren muntaketak antzeztu dira Almagro, Madril, Sagunto, Grenoble, Brusela edo Angleseyko antzokietan. Ikus-entzuleen eskola bat ere sortu du nerabe eta irakasleentzat.

Ignacio Aranguren irakaslea, apalki, kartsu eta gelditu gabe lanean (zein jarrera miresgarria!), irakaskuntzaren berritzaile nabarmena izan da, eta arte eszenikoei teknika eta metodo didaktikoak aplikatu dizkie, xede izan duela beti pertsonak prestatzea, giza-balioei eta balio intelektualei buruz galderak ernaraztea eta kulturaren eta artearen alorretan bokazioak ereitea.

Eta antzerki lantegian 1.000 ikaslerekin baino gehiagorekin izan duen irakasle jardunak ukan du aitortza publikoa, bai estatuan bai nazioartean eta lagundu du ikus-entzule kritikoak eta arte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR