30/2015 FORU DEKRETUA, maiatzaren 20koa, agirien digitalizazioa eta agiri elektronikoen kopia eta bihurketa arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legeak herritarren zerbitzuan izanen den administrazio elektroniko eraginkorraren ezarpena bultzatzea du xede, teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak pixkanaka gehituz bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen administrazio prozeduren tramitazioan bai haien barruko nahiz kanpoko hartu-emanetan. Lege hori betetzeko, nabarmen handitu da informazioaren eta komunikazioaren teknologien aplikazioa prozedura horietan, eta beharrezkoa da bide horretan aurrera egitea administrazio elektroniko osoa, eraginkorra eta efizientea ezartzeko.

Administrazio prozeduretan gero eta agiri elektroniko gehiago biltzen dira, paperezko agiri konbentzionalekin batera, gainera; errealitate hori aintzat hartu beharrekoa da, alderdi juridikoak, teknikoak eta artxibo arlokoak dituela ahaztu gabe, eta bi euskarrietako agiriak aldi berean erabiltzen diren denboran gerta daitezkeen gorabeheretarako konponbide integratu eta baliagarria aurkitzen saiatu beharko dugu.

Nolanahi ere, edozein konponbidek bat etorri beharko du Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearekin, 30. artikuluan kopia elektronikoak arautzen baititu, eta bateratuta egon urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Interoperabilitatearen Eskema Nazionalarekin, Administrazio Publikoek erabilitako sistemen eta aplikazioen arteko operatibitate teknikoa, semantikoa eta antolaketakoa ziurtatzeko behar diren baldintzak ezartzen baititu. Izan ere, horrek ahalbidetzen du zerbitzu publikoen sarbide elektronikoaren bitartez eskubideez baliatu eta betebeharrak betetzea, eta onuragarria da eraginkortasun eta eragimen administratiborako.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan tresna korporatiboak hedatu dira, hala nola, Espedienteen Kudeatzaile Korporatiboa (Extr@), dagoeneko hedatuta dagoena, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Artxibo Digitala duten Agiriak Kudeatzeko Sistemak sor ditzakeenak; horrexegatik, beharrezkoa da neurri orokorrak hartzea tramitazio administratiboa egokia izan dadin gaur egun Foru Komunitateko Administrazioak agirietarako erabiltzen dituen euskarri guztietan, bai eta haien arteko erlazioetan ere.

Horregatik, foru dekretu honetan euskarri elektronikoaren eta paperezko euskarri konbentzionalaren arteko trukearen aukera lantzen da, eta trukeak bete beharreko baldintzak ezartzen dira; horrekin batera, agiri elektronikoen kopiak egiteko eta haien bihurketarako baldintzak arautzen dira; era berean, aurreikusten da espedienteen tramitazioan eta artxiboan euskarriak ordezteko aukera, administrazio espedienteen tramitazio elektroniko osoa lortzeko, Artxibo Digitalean gordeta eta zainduta izateko gaitasunarekin, eta, horrela, espediente mistoak izenekoak, euskarri elektronikoko agiriak eta konbentzionalekoak dituztenak, alegia, kudeatu eta artxibatzean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR