3/2018 FORU LEGEA, apirilaren 19koa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI AURRE EGITEKO APIRILAREN 10EKO 14/2015 FORU LEGEA ALDATZEKOA.

HITZAURREA

Emakumeen eta adingabeen sexu-esplotaziorako trafikoa giza eskubideen urratze handienetako bat da; halaber, esklabotza modernoaren modu bat eta emakumeen kontrako indarkeriaren alderdi mikatzenetako bat da.

Harekin errotik amaitzeko, ikuspegi orokor batetik begiratu behar zaio, hura muturreko indarkeriatzat joz, zeinak ageriko lotura baitu prostituzioarekin; izan ere, prostituzioa da emakumeen trafikoaren helburu nagusia.

Hori dela eta, prostituzioa delituzko jarduera bat da, emakumeak salerosketan erabiltzen dituena, haien duintasuna urratuz eta giza eskubideak kinka larrian jarriz.

Artikulu bakarra.–Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legearen aldaketa.

Bat. 3. artikuluaren 2. apartatuaren e) letrari testu berria ematen zaio. Emakumeen kontrako “indarkeriaren definizioa eta motak.

“e) Prostituzioa edo/eta sexu-esplotazioa: Beste pertsona batzuekin sexu-harremanak diru truke edukitzea. Finantza-onurak edo bestelakoak lortzea beste baten prostituzioaren esplotazioaren bidez (horren barnean, ekintza pornografikoak edo material pornografikoak egitea), baita haren adostasunarekin ere”.

Bi. 18. artikulua aldatzea. Hedabideen esparruko neurriak.

“3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioek ez dute publizitate instituzionaleko espaziorik txertatuko prostituzio-iragarkiak jasotzen dituzten titulartasun pribatuko hedabideetan eta/edo emakumeen irudiarekin lotutako eduki iraingarriak ateratzen dituzten eta, horrenbestez, emakumeen duintasunaren aurka egin, haiek arinkeriaz tratatu edo haien aurkako indarkeriara bultzatzen duten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR