3/2017 FORU LEGEA, apirilaren 6koa, Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legea indargabetzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO SINBOLOEI BURUZKO APIRILAREN 4KO 24/2003 FORU LEGEA INDARGABETZEN DUENA.

ATARIKOA

Nafarroako Foru Parlamentuak 1981eko urriaren 26an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen Nafarroako banderari eta armarriari buruzko Araua. Hauxe dio haren 4. artikuluak: “Arau honen funtsezko edukia Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko oinarrien negoziazioetatik irteten den testuari gehituko zaio”.

Nafarroako banderari eta armarriari buruzko Arau horretan xedatutakoa betetze aldera, Foru Diputazioak 1981eko azaroaren 12ko Erabakiaren bidez onetsi zuen Nafarroako armarriaren grabatuaren eredu ofiziala, bai eta haren banderarena ere.

Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak Nafarroako armarria eta bandera definitzen ditu 7. artikuluan, honela:

“1. Nafarroako armarria osaturik dago hondo gorriaren gainean paraturiko urrezko kateez, kate-mailazko zortzi besoen elkargunean esmeralda bat dutela, eta ororen gainean, berriz, errege koroa, antzinako Nafarroako Erresumaren sinboloa.

  1. Nafarroako bandera gorria da, erdian armarria duela.”

Nafarroako sinboloei buruzko maiatzaren 28ko 7/1986 Foru Legearen bidez zehaztu zen ezen Nafarroako sinboloak zirela Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 7. artikuluan jada jasotakoak; hau da, bandera eta armarria; eta, horiez gain, ereserki gisa Gorteen Himnoa, zeinak, atarikoan adierazten zenez, jatorria Erresumaren sarrerarako martxa-n baitu, Nafarroako Gorteak beren bilkurak egitera Ederraren Aretorantz iragaten zirenean Iruñeko Katedralaren klaustroan interpretatua.

Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen atarikoan honela esaten da: “Gai honi buruzko aurreko lege-arautzeek ez dute izan Nafarroan behar adina elementu juridiko botere publikoek modua izan zezaten eragingarritasunez zuzendu ahal izateko afera honetan izan diren eta gaur egun ere izaten diren irregulartasun ugari: zenbait udaletan Euskadiko Autonomia Erkidegoko bandera ofiziala baizik ez dute jartzen, beste batzuetan Euskadiko Autonomia Erkidegoko bandera Espainiakoarekin eta Nafarroakoarekin batera, nahiz eta ageri-agerikoa den Nafarroa ez dela autonomia erkidego horretako parte. Euskadiko erkidegoaren sinboloa agertzeak irudi okerra eman dezake, erakundeen aldetiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR