296/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetarako banakako ebaluazio araubideko laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 84. artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak prestakuntza bultzatuko duela kirol jardueren esparruan. Halaber, 85. artikuluari jarraikiz, kirol arloko zerbitzu teknikoetan aritzeko ezinbestekoa da kasuko titulazioaren jabe izatea, kirol gaietan indarra duten arauekin bat.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak esleitu, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere. 17.1 artikuluan, xedatzen du diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen direla, salbu eta, behar bezala justifikatutako kasuetan, Gobernuak banakako ebaluazio araubidea baimentzen duenean.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak zenbait eskasia atzeman ditu oinarrizko kirolean esku hartzen duten monitore eta entrenatzaileen prestakuntzan. Inguruabar hori kezkagarria da, adingabeei eskaintzen zaizkien jardueren kalitate eta segurtasun baldintzetan eragina duen heinean. Horregatik estrategia bat ezarri da, adingabeen lehiaketetan kirolariak lagundu eta zuzentzen dituzten monitore eta entrenatzaile guztiek gutxieneko prestakuntza eta titulazioa izan dezaten.

Azkeneko urteotan kirol teknikarien prestakuntzetan garapen kuantitatibo eta kualitatibo esanguratsua gertatzen ari da, hala araubide bereziko irakaskuntza arautuetan nola titulu berriak onestera bideratzen den bitarteko aldiko irakaskuntzetan. Prestakuntza horiek dakartzaten eskakizunen ondorioz, dauden modalitateetako monitore edo entrenatzaile izateko diploma eskuratzeko ikastaroak garestitu egin dira, eta horrek zailtzen du aipatu modalitateetara iristea.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren ustez, maila desberdinetan kirol monitore edo entrenatzaileen prestakuntza sustatzea gure komunitatean garatzen diren kirol programak eta jarduerak hobetzeko bide zuzena da.

Azaldutakoaren ondorioz, bidezkotzat jotzen da kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko laguntzetarako deialdia egitea, kirol irakaskuntzen kalitatea hobetzeko. Jarduketa horrek lehentasuna izan behar du prestakuntzaren beheko mailetan, kontuan hartuta zer lotura duen adingabeentzako kirol jardueren programekin, zeinen adierazgarri nagusia Nafarroako Kirol Jokoak baitira.

Helburua izanik deialdia irekita egotea kasuko epealdi osoan sortzen diren ekimen guztientzat, eta horrela aprobetxamendu hobea ateratzea esleitutako baliabideei, banakako ebaluazioaren araubidean egitea proposatzen da.

Aurrekoarekin bat Nafarroako Gobernuak 2015eko otsailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Gizarte Politiketako kontseilariari baimena eman zitzaion deialdia onesteko, banakako ebaluazio-araubidean, kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetan parte hartzen duten kirol klubei eta pertsonei diruz laguntzeko.

Proposatzen diren laguntzei aurre egiteko, hasiera batean aurreikusi zen gastua (eta halaxe jasotzen zen Nafarroako Gobernuak 2015eko otsailaren 25ean hartutako erabakian) 10.000 eurokoa zen, 2015eko ekitaldira luzatutako Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorren “Kirol jarduerak sustatzeko laguntzak” izeneko 940002-95100-4809-336100 kontu-sailaren kargura. Hala eta guztiz ere, martxoaren 31ko 229/2015 Foru Aginduaren bidez aurrekontu aldaketa bat onetsi zen, kreditu transferentzia eginez, aurretik aipatutako kontu-saila 13.000 euro gehiagorekin handitzeko. Beraz, orain proposatzen da 23.000 euroko gastua onestea, aipatu kontu-sailaren kargura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntzen deialdia onestea, banakako ebaluazio araubidean, foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan ezarri diren oinarriei jarraikiz. Kontuan hartu behar da laguntza hauek ematea, betiere, aurrekontuan diru-izendapena izatearen menpe dagoela.

  2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan jaso dira, eta maila bakoitzean laguntzen zenbatekoa zehazteko prozedura barne dute.

  3. 23.000 euroko gastua baimentzea, 2015eko ekitaldira luzatutako Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorren 2012ko gastuen aurrekontuko “Kirol jarduerak sustatzeko laguntzak” izeneko 940002-95100-4809-336100 kontu-sailaren kargura.

    2015eko ekitaldian kontu-sail horretan aurrekontu erabilgarria izanez gero, deialdi honetan aurreikusitako gastua handitzen ahalko da, 40.000 euro gehienez.

    Diru-laguntzen banaketa, betiere, ekitaldi bakoitzeko aurrekontuan helburu horretarako kreditu egoki eta aski izatearen baldintzapean egonen da.

  4. Baimena ematea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari aurreko puntuan onetsitako gastu igoera onesteko, kasua bada.

  5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2015eko maiatzaren 13an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

  6. ERANSKINA

    Oinarriak

  7. –Xedea eta denbora-eremua.

  8. Kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntzen araubidea ezartzea du xede deialdi honek, ikastaro horiek Nafarroako kirol federazioek edo Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, haiekin batean, sustatuak izanik. Deialdi honen xede dira, halaber, Nafarroatik kanpoko beste kirol federazio batzuek kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko sustatzen dituzten ikastaroak egin eta gainditzera bideratutako laguntzak.

  9. Deialdiaren baldintzak beterik, irakastaldia 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko azaroaren 30era bitarte bukatu duten ikastaroetarako laguntzak eskatzen ahalko dira.

  10. –Helburua.

  11. Deialdi honetako laguntzak ondoren ageri diren prestakuntza ikastaroetan matrikula edo inskripzioa egiteko kuotek eta bestelako eskubideek sortutako gastuak hein batean konpentsatzeko emanen dira: kirol modalitate bateko I., II. edo III. mailako kirol monitore...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR