281/2015 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa, “Vianako Printzea” Kultura Saria arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1990ean, Nafarroako Gobernuak “Vianako Printzea” Kultura Saria sortu zuen, kulturaren eremuan, batez ere Nafarroaren errealitateari loturik, nabarmendu diren pertsona eta erakundeen ibilbide baliotsua goraipatzeko.

2010ean, “Vianako Printzea” saria “Vianako Printzea” Nafarroako nazioarteko sarien barrenean gelditu zen, Elkartasunaren sariarekin eta Mendekotasunaren Arretaren sariarekin batean, eta 2010eko eta 2011ko edizioetan, batera egin ziren hiru sarietarako deiak eta batera eman ziren.

2012. urtean, egoera ekonomikoaren eta Nafarroako Gobernuak eta, oro har, erakunde publiko guztiek gastuak zorrotz eta austeritatez murrizteko hartutako irizpideen ondorioz, komenigarri izan zen “Vianako Printzea” Kultura Sariak lehen zuen formatura itzultzea, xumeagoa eta gastu txikiagokoa, bi hamarkadatan erabilia izan baita; beraz, ongi errotutako tradizioa du.

Azkeneko aldietan hartutako eskarmentuarengatik, 2013. urtean komenigarritzat jo zen arauketa aldatzea, hautagaiek Nafarroarekin zuten lotura berreskuratuz eta epaimahaiaren osaera aldatuz: berriz ere Nafarroako Kulturaren Kontseiluko kideek eratuko zuten.

Gaur egun beharrezkotzat jotzen da arauketan aldaketa berri bat egitea, saria ohorezkoa bakarrik izan dadin, zuzkidura ekonomikorik gabea.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abenduaren 23an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. “Vianako Printzea” Kultura Saria urtero emanen da.

2. “Vianako Printzea” Kultura Sariaren helburua izanen da kulturaren edozein arlotan pertsona edo erakunde nabarmenek egindako lana aintzat hartzea, dela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR