28/2015 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Osasun Publikoaren Institutuari kudeaketa esleipen bat egiteko baimena ematen diona, 2016an elikagaien kateko kontrol ofizialen kanpo auditoretzak kontratatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 29ko 882/2004 Erregelamenduak, pentsuen eta elikagaien arloko legedia eta abere osasunari eta haien ongizateari buruzko arautegia betetzen direla bermatzeko kontrol ofizialei buruzkoak, ezartzen du barreneko auditoretzak egin behar dituztela agintari eskudunek, edo kanpo auditoretzak egin daitezela agintzen ahal dutela. Elikagaien segurtasunaren, eta abereen ongizate eta osasunaren arloko osasun agintariei dagokie martxan jartzea Elikagaien Katea kontrolatzeko 2016-2019ko Plan Nazionalaren esparruan egiten ari diren kontrol ofizialen auditoretzak.

Osasun Publikoaren Institutuak kanpo auditoretzako enpresa kontratatzeko beharrezko tramiteak eginen ditu, eta laguntzako kontratu administratiboa formalizatuko du elikagaien kateko kontrol ofizialen auditoretzarako, batera joan daitezen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua eta Osasun Departamentua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 30. artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena izanen dute beren eskumeneko lan material edo teknikoak edo zerbitzuak beste organo batzuek egin ditzatela esleitzeko, dela eragingarriagoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako. Kudeaketa lanen bat departamentu berekoa ez den administrazio-organo bati esleitzeko edo Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR