277/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko (IDECAL) sistema aldaketa onesten duena Kontabilitatearen Instrukzio Errazturako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako toki entitateek nahitaez igorri behar dizkiote kontabilitatearen espedienteak Foru Komunitateko Administrazioari, legez ezarritako egunetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikuluan xedatzen denez, Nafarroako toki entitateen aurrekontu orokorrak Nafarroako Gobernuak oro har entitate horientzat zehazten duen aurrekontu egiturara egokituko dira. Orobat, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak toki entitateen eta beren erakunde autonomoen aurrekontu eta kontabilitate araubidea eratzen duen arau multzoa jasotzen du, eta Nafarroako Gobernuaren esku uzten du aurrekontu eta kontabilitate arloko hainbat alderdiren garapena. Horren ondorioz onetsi ziren honako hauek: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua, 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan; irailaren 21eko 271/1998 Foru Dekretua, irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuak aldatua, 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontu egituraren arloan; irailaren 21eko 272/1998 Foru Dekretua, Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra onesten duena Nafarroako Toki Administraziorako, eta irailaren 21eko 273/1998 Foru Dekretua, Kontabilitatearen Instrukzio Erraztua onesten duena Nafarroako Toki Administraziorako.

Aipaturiko 270/1998 Foru Dekretuak, bere azken xedapenetako lehenbizikoan, ezarri zuen Toki Administrazioko kontseilariak behar den foru aginduaren bitartez arautzen ahalko duela foru dekretu horretan eskatzen den informazioa euskarri magnetikoan edo bide telematikoan igortzeko modua.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri zuen administrazio publikoek teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera eta aplikazioa bultzatuko dituztela beren jarduera garatzeko eta beren eskumenak betetzeko.

Toki Administrazioko kontseilariak, ekainaren 19ko 231/2002 Foru Aginduaren bidez, Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko sistema, IDECAL izenekoa, onetsi zuen kontabilitatearen instrukzio errazturako.

Gaur egun, Nafarroako toki administraziorako kontabilitatearen instrukzio orokorrari egokituta dauden toki entitate guztiek informatizaturik daukate kontabilitatea.

Egoera horretan, Nafarroako toki sektorean, egun dagoen teknologia aprobetxatuz, Internet baliatuz sistema informatikoen bitartez informazio trukea azkar eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR