271/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an.

Orobat, abuztuaren 14ko 94/2019 Foru Dekretuaren bidez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, hura gero garatu ahal izatea galarazi gabe. Foru dekretu hori 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 15ean.

Beraz, foru dekretu honek bi xede ditu: Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organiko berria finkatzea eta garatzea.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 30eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak: hizkuntza politika; euskararen berreskurapena eta garapena; hizkuntza politikaren arloko erakunde eta entitateekiko harremanak; bakeari, bizikidetzari eta giza eskubideei buruzko politikak; Nafarroako Memoriaren Institutua; memoriaguneak; Europar Batasunaren gaineko erakunde eta aferetan parte hartzea; Gobernuak Europar Batasunean duen Ordezkaritza; mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza; kanpoan bizi diren herritar nafarrekiko harremana eta arreta; eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko titularra.

    3. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

    4. Bereziki, eskudantzia material hauek erabiltzea dagokio:

      1. Dirulaguntza deialdiak eta haien oinarri arautzaileak onestea.

      2. Elkarlanerako hitzarmenak eta lankidetza hitzarmenak eta akordioak sinatzea Estatuarekin, autonomia erkidegoekin eta beste administrazio publiko batzuekin.

      3. Bere eskumenen esparruan beste administrazio batzuekin batera jarduteko planak onestea.

    5. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko titularrari dagokio, halaber, Euskararen Nafar Kontseiluko lehendakaritza.

    6. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko titularrari dagokio, halaber, Kanpo Ekintzarako Nafarroako Kontseiluko lehendakaritza.

    7. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan Kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean departamentuko titularraren mende.

    8. artikulua. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren antolaketa orokorra.

    9. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

      1. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia.

      2. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia.

      3. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    10. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua izeneko erakunde autonomoa Herritarrekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dago, eta bere estatutuen bidez arautuko da.

    11. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko zuzendaritza nagusiek, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

    12. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen-esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan eta Idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritako eskudantziak (8. artikuluan aurreikusten direnak barne) erabiliko ditu Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko titularraren goi-zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta indarra duten xedapenek emandakoak eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko titularrak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    13. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    14. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak gauzatu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

    3. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, honako arlo hauekin loturik:

      1. Nafarroako kanpo ekintza planifikatu, koordinatu eta bultzatzea, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin elkarlanean.

      2. Europar Batasunaren aurrean Nafarroaren interesak ordezkatzea, eta horiek sustatu eta babestea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuei esleitutako eskumenak galarazi gabe.

      3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Europako eta/edo nazioarteko erakundeen arteko harremanak koordinatzea, Nafarroarentzat interesekoak diren proiektuen eta programen jarraipena egiteko.

      4. Foru Komunitateko Administrazioko unitate organikoekin koordinatzea Espainiako eta nazioarteko erakundeekin hitzarmenak, akordioak eta protokoloak izenpetzeko, Nafarroako kanpo proiekzioa sendotzea helburu.

      5. Europar Batasuneko Gaietarako Nafarroak duen Bulego Iraunkorreko zuzendaritza.

      6. Kanpo Ekintzarako Nafarroako Kontseiluaren sorrera sustatzea.

      7. Mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza harremanak bultzatzea eta koordinatzea.

      8. Kanpoan dauden nafar taldeekiko harreman eta arreta politikaren plangintza.

      9. Nafarroaren irudia sustatzea, haren sustapenarekin eta kanpo proiekzioarekin.

      10. Indarra duten xedapenek Herritarrekiko Harremanetako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

    4. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren menpe egonen da zuzenean Europar Batasuneko Gaietarako Nafarroak duen Bulego Iraunkorra, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Europar Batasuneko Eskualdeetako Komitearen lanen jarraipena, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearentzat interesgarriak diren sareena ere.

      2. Europar Batasuneko erakundeek erabakiak hartzeko jarraitutako prozesuaren segimendua egitea eta erakunde horiek arauak sortzeko prozesuetan informazioa lortzea, Nafarroako Foru Komunitatearen interesei eragiten dien neurrian.

      3. Europako seihilekoetan laguntzea, autonomia erkidegoek Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluan parte hartzeko akordioaren esparruan.

      4. Espainiako Erreinuak Europar Batasunean duen ordezkaritza iraunkorrarekin eta Bruselan kokatuak dauden Espainiako beste autonomia erkidego batzuen bulegoekin edo beste estatu kide batzuetako antzeko entitateekin lankidetzan aritzea.

      5. Nafarroako Foru Komunitateko sektore publiko eta pribatuarentzat aukerak bilatzen laguntzea enpresaren eta finantzen arloan.

      6. Nafarroako Foru Komunitatearentzat interesgarriak diren EBren programak eta aukerak zabaltzea eta sustatzea.

      7. Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

    5. artikulua. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak Europako Ekintzaren, Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzua izanen du bere eginkizunak betetzeko.

    6. ATALA

      Europako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR