271/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2015. urteko lehenengo hiruhilekoan gertatutako euri-jasen ondorioz gainezka egindako ibaiek ureztaketako azpiegituretan eragindako kalteak presaz eta gerora gabe konpontzeko, ureztatzaileen elkarteek eta ureztaketako sindikatuek egindako gastuetarako ohiz kanpoko laguntzen deialdia onetsi eta haren oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Euri-jasak eta uholdeak, ohiz kanpoko egoeretan, ureztaketako azpiegituretan kalte larriak eragin ditzaketen fenomeno meteorologikoak dira.

2015eko lehenengo hiruhilekoan uholdeak sortu zituzten euri-jasak izan ziren, batez ere Ebro, Aragoi, Arga, Ega, Alhama, Linares eta Odrón ibaien arroetan. Prezipitazio horiek, handiak berez, aurreko prezipitazioen ondorioz urez asetuak zeuden lurren gainean erori ziren, eta, horregatik, euri gehiena lur azalaren gaineko jariatzeetatik bideratu zen. Horrek ekarri zuen lehen aipatutako Nafarroako ibai nagusiek gainezka egitea, baita uharrak ere hainbat herritan han eta hemen, labore lurrak hartu eta ureztaketarako azpiegituretan munta handiko kalteak eragin dituztenak.

Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 20an hartutako Erabakiaren bidez jarduketa plan bat onetsi da 2015eko urtarrileko, otsaileko eta martxoko euriek, elurrak eta uholdeek Nafarroako Foru Komunitatean eragindako kalteak konpontzeko. Egin beharreko jarduketen artean ureztatzaileen elkarteen eta ureztaketako sindikatuen ureztaketako azpiegiturak konpontzea dago. Hortaz, foru agindu honen bidez aipatutako hondamendi naturalen ondorioz kalte hartu dutenei laguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dira, Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 20an hartutako Erabakiaren eranskinaren 3.2 puntuan adierazitakoarekin bat.

Ureztatzaileen elkarte eta ureztaketako sindikatu batzuek presako konponketak egin behar izan dituzte beren ureztaketako azpiegituren oinarrizko funtzionaltasuna berriz ezartzeko.

Ureztatzaileen elkarteek eta ureztaketako sindikatuek ezinezkoa dute egindako konponketa-obren kostua beren gain hartzea oso-osorik, gaur egun zailtasun ekonomikoak dituztelako. Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren ustez, egoki da diru-laguntzak ematea ureztatzaileen elkarteek eta ureztaketako sindikatuek, 2015eko lehen hiruhilekoko euri-jasak direla-eta ibaietan izandako uholdeen ondorioz, ureztaketako azpiegiturak presaz eta gerora gabe konpontzeko egindako gastuetarako.

Nekazaritzako Aseguru Konbinatuei buruzko abenduaren 28ko 87/1978 Legean ezarritakoari jarraikiz, euri-jasek eta uholdeek ureztaketako azpiegituretan eragindako kalteak ez dira aseguragarriak.

Aseguratu beharra dago neurri hauek Europar Batasunak horrelako laguntzetarako ezartzen duen erregelamenduzko esparrura egokitzen direla. Hondamendi naturalek eragindako kalteak konpentsatzeko laguntza hauek Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluan jasota daude, izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. Batasunaren erregelamendu horren 2.9 artikuluan jasotako hondamendi naturalen artean elur-jausiak, luiziak eta uholdeak agertzen dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2015. urteko lehenengo hiruhilekoan gertatutako euri-jasen ondoriozko uholde handiek ureztaketako azpiegituretan eragindako kalteak presaz eta gerora gabe konpontzeko, ureztatzaileen elkarteek eta ureztaketako sindikatuek egindako gastuetarako ohiz kanpoko laguntzen oinarri arautzaileak eta inbertsio moduluak onestea, hurrenez hurren foru agindu honen I. eta II. eranskinetan agertzen den bezala.

  2. 2015. urteko lehenengo hiruhilekoan gertatutako euri-jasen ondoriozko uholde handiek ureztaketako azpiegituretan eragindako kalteak presaz eta gerora gabe konpontzeko, ureztatzaileen elkarteek eta ureztaketako sindikatuek egindako gastuetarako ohiz kanpoko laguntzen deialdia onestea.

  3. Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena egiteko eredua onestea, foru agindu honen III. eranskinean jaso dena.

  4. 470.000 euroko gastua baimentzea foru agindu honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 2015era luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Ohiz kanpoko uholdeek ureztatzaile elkarteen nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak konpontzea” izeneko 720000-72130-7819-414100 kontu-sailaren kargura.

  5. Foru agindu honetan arautzen diren laguntzak emateko, salbuespen eskaera argitaratu beharko da Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean, Batzordearen 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9.1 artikuluaren arabera.

  6. Foru agindu hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  7. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratzen denetik hilabeteko epean, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

    Iruñean, 2015eko uztailaren 22an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

    1. ERANSKINA

    Ureztatzaileen elkarteek eta ureztaketako sindikatuek, 2015eko lehenengo hiruhilekoko euri-jasen ondorioz gainezka egindako ibaiek ureztaketako azpiegituretan eragindako kalteak presaz eta gerora gabe konpontzeko, egindako gastuetarako ohiz kanpoko laguntzen oinarri arautzaileak

    Lehen oinarria.–Xedea eta helburua.

  8. Foru agindu honen xedea da ureztatzaileen elkarteek eta ureztaketako sindikatuek, 2015eko lehenengo hiruhilekoko euri-jasen ondorioz gainezka egindako ibaiek ureztaketako azpiegituretan eragindako kalteak presaz eta gerora gabe konpontzeko, egindako gastuetarako ohiz kanpoko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea.

  9. Deialdi honetan ezarritako laguntzen helburua da diruz laguntzea ureztatzaileen elkarteek eta ureztaketako sindikatuek, beren ureztaketako azpiegituren oinarrizko funtzionaltasuna berriz ezartzeko, ureztaketako azpiegituretan presaz eta gerora gabe egindako konponketa lanak.

  10. Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluan jasotako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR