270/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Foru agindu honen bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa batzuen ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek Nafarroako Foru Komunitatean bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak Estatuko esparrua ezartzen du baldintzazkotasun arauak aplikatzeko. Halaber, NBEFk 5/2016 baldintzazkotasun zirkularra argitaratu du: Penalizazioak aplikatzeko irizpideen eta kontrolen plan nazionala. Zirkular horren xedea da Europar Batasuneko araudiaren eta Estatuko oinarrizko araudiaren aplikazio harmonizatua bermatzea, baita laguntza eskatzen duten pertsona guztiak berdintasunez tratatzea ere. Horregatik, gutxieneko irizpideak ezartzen dira erakunde ordaintzaileen jarduketetarako. Hori argitaratutakoan, azalpenak antzeman dira, animalien ongizateari dagozkion kudeaketako legezko zenbait betekizuni buruzkoak, foru araudian sartu behar direnak.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

  1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren I. eranskineko kudeaketako legezko 11. betekizuna aldatzen da (84., 87. eta 88. atalak). Testu hau izanen du:

    “84) Ukuiluak egiteko erabiltzen diren materialak eta animaliekin kontaktuan egoten ahal diren ekipamenduak ezin izanen dira animalientzako kaltegarriak izan, eta ongi garbitu eta desinfektatzen ahalko dira. Egoki garbitu eta desinfektatuko dira, infekzio gurutzatuak eta organismo patogenoak ez agertzeko. Simaurra, gernua eta jan gabeko bazkak edo askatik eroriak ahalik eta maizen kenduko dira, usainak eta ager daitezkeen euliak edo karraskariak ekiditeko.”

    “87) Aratxeak ez dira etengabe ilunpetan edukiko. Argi natural edo artifiziala egonen da 9:00etatik 17:00etara eta argiak egokiak izanen dira, edozein unetan animaliak osorik ikuskatu ahal...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR