27/2018 FORU LEGEA, abenduaren 24koa, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2019RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

  1. TITULUA

    Kredituak eta horien aldaketak

  2. KAPITULUA

    Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

    1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

    2. Onetsi egiten dira 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

      1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontua.

      2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

      3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

      4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

      5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

    3. Aurrekontu horiek erantsia dute, halaber, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren aplikazio esparruan dauden beste subjektu eta entitate batzuen aurrekontuei buruzko informazioa, lege organiko horren 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

    4. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

    5. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetze aldera, 4.312.085.790 euroko zenbateko bateratua duten kredituak onesten dira.

    6. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan jasorik agertzen dira aurrekontu ekitaldi honetan likidatu asmo diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak; hain zuzen ere, 4.312.085.790 euro egiten dute, bateratuta.

    7. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat, gastu ez-finantzarioaren muga, behin Toki Ogasunen Funtsa eta Estatuarentzako ekarpena deskontatu ondoren, 3.241.392.739 eurokoa da, diru-sarrera ez-finantzarioak, kontabilitate nazionaleko doikuntzak eta baimendutako defizita batuta.

  3. KAPITULUA

    Aurrekontu-kredituen aldaketa

    1. artikulua. Aurrekontu-kredituen aldaketa.

      Aurrekontu-kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

      Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko partiden arteko funts mugimenduak, baldin eta, partidetan agertzen diren kredituek helburu bera izanik, partida ezberdinetan kokatuta badaude Europar Batasunak gastuen erabilera hobeto kontrolatzearren halaxe eskatzeagatik, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

      Partida zer departamenturi dagokion, departamentu horren titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Bi departamenturi badagokie, eskumena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek aldez aurretik adostasuna emanik.

    2. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontu-aldaketak.

    3. Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena ematen ahal du, Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ekitaldian zehar ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu-aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

    4. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten partidetan eragin zuzena duen kreditu-aldaketa oro egiteko, aldez aurretik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

    5. artikulua. Kreditu-gehikuntzak.

      Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, gehikuntza izaten ahalko dute, 2019ko ekitaldiari dagokionez, dauden edo ekitaldian zehar sortu beharrekoak suertatzen diren partida guztiek, helburua dutenean terrorismoaren biktimei aitortza eta erreparazioa ematearen ondorioz onets litezkeen diru-laguntza eta maileguak ematea, indarreko legedian jasota daudenak; halaber, Gizarte Segurantzarako kotizazioen ordainketari dagozkion partida guztiek ere.

      Aurrekoez gainera, ondorengoek ere gehikuntza izaten ahal dute:

    6. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko partidok:

      1. 010001-01000-1000-921102 partida, “Ustelkeriaren kontrako bulegoa” izenekoa.

      2. 010001-01000-2275-921100 partida, “Hauteskundeak” izenekoa. Partida horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsioekin zerikusia daukaten edonolako gastuak.

      3. 020002-04100-1001-921400 partida, “Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak” izenekoa.

      4. 020002-04100-1620-921400 partida, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.

      5. 020002-04100-1800-921400 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

      6. 020002-04100-1800-921402 partida, “Ordainsarien igoera” izenekoa.

      7. 020002-04100-1810-921400 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

      8. 020002-04100-1820-921403 partida, “Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

      9. 020002-04300-1614-211100 partida, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

      10. 030001-03000-4819-112100 partida, “Profesionalen Elkargoentzako transferentziak” izenekoa.

      11. 051000-02100-1800-132100 partida, “Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.

      12. 051000-02100-2274-132103 partida, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.

    7. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko partidok:

      1. 100000-10000-4709-441100 partida, “AUDENASA. Merkataritza-politika” izenekoa.

      2. 111002-11300-6002-923100 partida, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.

      3. 111002-11300-6020-923100 partida, “Instalazio berriko eraikinak eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea” izenekoa.

      4. 111002-11300-6020-923104 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.

      5. 111002-11300-8500-923100 partida, “Sektore publikoko akzioen erosketa” izenekoa.

      6. 150000-17000-6094-923400 partida, “Iruzur fiskalaren, ezkutuko ekonomiaren eta aitortu gabeko enpleguaren aurkako plana” izenekoa.

      7. 151000-17330-2273-923400 partida, “Enkargua Tracasa Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta integratzeko zerbitzuak” izenekoa.

      8. 155003-17830-2272-932103 partida, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.

      9. 155003-17830-3501-932100 partida, “Berandutze-interesak zergen itzulketetan” izenekoa.

      10. 155003-17830-3501-932102 partida, “Berandutze-interesak bidegabeko diru-sarreren itzulketengatik” izenekoa.

      11. 160000-17100-2269-941100 partida, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.

    8. Hezkuntza Departamentuko partidok:

      1. 400000-41000-1220-322000 partida, “Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak” izenekoa.

      2. 400000-41000-1800-322000 partida, “Zerbitzuen aitortza, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

      3. 400000-41000-1810-322000 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

      4. 400000-41000-1820-322000 partida, “Epaiak betearaztea eta beste kalte-ordain batzuk” izenekoa.

      5. 410002-41140-4609-322000 partida, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako transferentzia” izenekoa.

      6. 410002-41140-6081-322000 partida, “Ikasliburuen doakotasunerako plana” izenekoa.

      7. 410002-41140-7811-322000 partida, “Ikasliburuen doakotasunerako programa” izenekoa.

      8. 410004-41830-2210-324100 partida, “Jantokiak” izenekoa.

      9. 410004-41830-2230-324100 partida, “Eskola garraioa” izenekoa.

      10. 410004-41830-4800-324100 partida, “Eskola garraiorako banakako laguntzak” izenekoa.

      11. 410004-41830-4800-324102 partida, “Jantokietarako banakako laguntzak” izenekoa.

      12. 411001-41210-6001-322300 partida, “Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak” izenekoa.

      13. 420002-42120-4609-322100 partida, “Hitzarmenak udalekin, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izenekoa.

    9. Osasun Departamentuko partidok:

      1. 54. programa-multzokoak, kode ekonomiko hauei dagozkienak: 2210, 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500; bai eta 52. programa-multzoaren barruan 2215 kode ekonomikoari dagozkionak ere.

      2. 520001-51200-2269-313902 “Droga-mendekotasunaren aurkako III. Foru Plana (PFD)” izenekoa.

      3. 540000-52000-1800-311100 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

      4. 540000-52000-1810-311100 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

      5. 540002-52824-4809-311104 partida, “Protesiak, ortesiak eta desgaitasuna dutenentzako ibilgailuak” izenekoa.

      6. 540005-52831-4809-313100 partida, “Farmaziako prestazioak” izenekoa.

      7. 540005-52831-4809-313102 partida, “Zurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk” izenekoa.

      8. 540005-52831-4809-313103 partida, “Farmazia-prestazioak-koordainketa arautzea” izenekoa.

      9. 543004-52214-2276-312700 partida, “Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko” izenekoa.

    10. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko partidok:

      1. 710000-71210-4700-412100 partida, “Landaketak erauzteagatiko kalte-ordainak” izenekoa.

      2. 710000-71210-4700-412107 partida, “Aparteko uholdeak direla-eta azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

      3. 710000-71210-7700-412100 partida...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR