27/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa. Honen bidez, prozedura arautzen da Nafarroako Foru Komunitatean laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailako prestakuntza egiaztatzeko, Lanbide Heziketako erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloak egiten dituzten ikasleentzat, heziketa zikloak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean argitaratu badira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak, hirugarren xedapen gehigarrian (lehentasunezko alorrak prestakuntza eskaintzetan), honako hauek hartzen ditu lehentasunezko alor baliabide publikoen kargura finantzatutako prestakuntza eskaintzetara eransteko: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, Europar Batasuneko herrialdeetako hizkuntzak, talde lana, laneko arriskuen prebentzioa eta Europar Batasunak ezarritako jarraibideen barrenean daudenak.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen 5.2 artikuluak zehazten du administrazio publikoek sustatu behar dutela prebentzioaren gaineko hezkuntza hobetzea hezkuntzaren mailetan. Orobat, Prebentzio zerbitzuen erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 35. artikuluak xedatzen duenez, laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailan eginkizunak garatzeko aurreikusitako gutxieneko prestakuntza frogatzeko, arlo horren berariazko prestakuntzaren ziurtagiria aurkeztu behar da, prebentzio zerbitzu batek edo entitate publiko edo pribatu batek emana, gaitasuna badu halako prestakuntza jarduketak egiteko.

Teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketei dagozkienak) ezarri eta haien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege dekretuen hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa lanbide moduluan ezarritako prestakuntzak gaitasuna ematen du laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailako jarduketetan behar diren erantzukizun profesionalen parekoak hartzeko (Prebentzio zerbitzuen erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan daude ezarrita).

Alde horretatik, Nafarroako Foru Komunitatean teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluen egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuek laneko arriskuen prebentzioari buruzko gutxieneko edukiak handitzen dituzte, haien iraupena handiagoa baita Prebentzio zerbitzuen erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritakoa baino.

Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuak, 23. artikuluan, ezartzen du Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa lanbide moduluak bere baitan hartuko duela laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza, beste lanbide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR