27/2015 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 105/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez honako hauek onetsi ziren: 230 eredua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; Sozietateen gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa” eta 136 eredua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 25eko 105/2013 Foru Aginduak “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa” izeneko 136 eredua onetsi eta arautzen du. Foru agindu horrek ezartzen du autolikidazioaren ondoriozko diru-sarrera 765 ereduko ordainketa-gutunaren bidez eginen dela.

Berriki onetsi da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abuztuaren 12ko 9/2015 Foru Agindua. Haren bidez 763 eredua, “Joko-jardueren gaineko zerga, urteko eta urte anitzeko jardueren kasuetan. Autolikidazioa” onesten da. Foru agindu horretan adierazten da 765 ordainketa-gutuna bide bat dela 763 ereduan finkatutako autolikidazioaren diru-sarrera egiteko.

Bi zergen kudeaketa hobetzeko, bidezkotzat jotzen da bietako bakoitzari ordainketa-gutunaren eredu bat esleitzea. Horrenbestez, bidezko da 790 ordainketa-gutuna onestea zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren zorra ordaintzeko, eta 765 ordainketa-gutuna mantentzea joko-jardueren gaineko zergarako, urteko eta urte anitzeko jardueren kasuetan.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 7. atalak (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) ezartzen du xedapen horretan ezarritako sariak lortu dituzten subjektu pasiboek autolikidazio bat aurkeztu beharko dutela karga berezi hau dela eta, dagokion zerga zorraren zenbatekoa zehaztuta, eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezartzen dituen toki, modu eta epeetan sartu beharko duela zenbatekoa.

Horrenbestez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 7. atalean ezarritakoarekin eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ezarritako eskudantziarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 105/2013 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez honako hauek onetsi ziren: 230 eredua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR