26E/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana. Honen bidez, sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien diru-laguntzaren araubidea ezartzen da, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Espainiako Konstituzioaren 7. artikuluak sindikatuei esleitzen die beraiei dagozkien interes ekonomiko eta sozialak babestu eta sustatzeko eginkizuna, elkarte horiek Zuzenbide Estatu sozial eta demokratikoaren funtsezko zutabeetako bat direla.

Beraz, erakunde horiek garatzen dituzten jarduerak interes orokorrekotzat jotzen dira, zalantzarik gabe. Horregatik, Nafarroako Aurrekontu Orokorrak berariazko aurrekontu-zuzkidurak jasotzen ari dira haien jarduera diruz laguntzeko, askatasun sindikalerako eskubidea benetakoa eta eraginkorra izan dadin behar diren esparrua eta baldintzak sortze aldera.

Une honetan, segurtasun juridikoaren printzipioaren onerako, bidezkotzat jo da sindikatuei eman beharreko diru-laguntzaren araubide juridikoa ezartzea eta, ondoren, urtero dagokion deialdia onestea.

Foru agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak banatzeko, ordezkagarritasun irizpide objektibo bati jarraituko zaio, bai enpresetako langileen ordezkarien hauteskundeetan bai Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen ordezkaritza organoen hauteskundeetan Nafarroan lortu diren emaitzak erreferentzia hartuta. Ordezkagarritasun hori lan arloan eskuduna den Zuzendaritza Nagusiari atxikitako hauteskunde sindikalak erregistratzeko bulego publikoak egiaztatzen du, Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren lehen eta laugarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren babesean.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien diru-laguntzaren araubidea ezartzea, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera.

    Diru-laguntzaren helburua da sindikatuen berezko interes sozialak sustatzen eta, bereziki, enpresetako langileen eta Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen lan-baldintzak hobetzen laguntzea.

  2. artikulua. Onuradunak.

    Betebehar hauek betetzen dituzten sindikatuek jasotzen ahalko dituzte diru-laguntzak:

    1. Dagokion urteko deialdian adierazitako moduan eta epean aurkeztea eskaera.

    2. Langileen ordezkariren bat edo Enpresa Batzordeko edo Langileen Batzordeko kideren bat lortu izana.

      Foru agindu honen ondorioetarako, Nafarroan lortutako agintaldiak izanen dira lan arloan eskuduna den Zuzendaritza Nagusiari atxikitako hauteskunde sindikalak erregistratzeko bulego publikoan indarrean dauden baliozko agintaldiak, deialdia argitaratu aurreko urteko abenduaren 31n luzatu ez direnak.

    3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluak ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Diru-laguntzaren eskaeraren inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatzen ahal da hori.

      Zehatz-mehatz, zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, diru-laguntza aurkezteak berarekin dakar diru-laguntzaren organo kudeatzaileari baimena ematea hori frogatzen duten datuak kontsultatzeko, diru-laguntzaren ebazpen proposamena ematen denean.

  3. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

    Diru-laguntzaren zenbatekoa honela zehaztuko da: urteko deialdian parte hartu duten sindikatuen artean banatuko da urteko deialdi bakoitzean baimendutako gastu osoa, sindikatu bakoitzak lortutako ordezkari kopuruarekiko proportzioan.

  4. artikulua. Gastu diruz lagungarriak.

  5. Diruz lagungarriak izanen dira sindikatuek gauzatutako jarduera arruntei dagozkien gastuak, beren estatutuetan ezarritako eginkizunak ohi bezala garatzea dakartenak. Zehazki:

    1. Sindikatuak kontratatutako langileen gastuak.

    2. Berezko dituen eginkizunak gauzatzeko behar diren gastu orokorrak eta funtzionamendukoak.

    3. Finantza eta lege aholkularitzako gastuak, baita prozedura judizialei buruzkoak ere, baldin eta jarduera sindikalari estu lotuta badaude.

  6. Gastu diruz lagungarriak ezin izanen zaizkie egotzi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek finantzatutako beste programa edo jarduera batzuei.

    Halaber, diruz laguntzen ahal diren gastuen zenbatekoa emandako diru-laguntzarena bezalakoa izan beharko da, gutxienez.

  7. Gastu diruz lagungarriak egiteko epea urteko deialdia argitaratu aurreko urteko abenduaren 1etik deialdiaren urteko azaroaren 30era bitartekoa izanen da. Egindako gastutzat hartuko da aldi horretan fakturatzen eta pagatzen dena.

  8. Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada (aholkularitzako edo laguntzako enpresek ekipamendu-ondasunen hornidura edo zerbitzu-emate bat egiten duten kasuetan), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz aukeratu dela. Horretarako, hiru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR