267E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Kirurgia Orokorreko Laguntza Zerbitzuko buru den Ignacio Alberdi Ibañez jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 25eko 294E/2018 Foru Aginduaren bidez, Ignacio Alberdi Ibañez jauna Tuterako Osasun Barrutiko Kirurgia Orokorreko Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Ignacio Alberdi Ibañez jauna 2018ko abuztuaren 2an jabetu zen postu horretaz.

Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak eskaera egin du Ignacio Alberdi Ibañez jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzeko, Tuterako Osasun Barrutiko Kirurgia Orokorreko Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Ignacio Alberdi Ibañez jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Tuterako Osasun Barrutiko Kirurgia Orokorreko Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

  1. –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Ignacio Alberdi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR