267/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu ziren.

Halaber, abuztuaren 14ko 91/2019 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri da, galarazi gabe gero garatu ahal izatea.

Foru dekretu honen helburua, beraz, Hezkuntza Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea da.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 30ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Hezkuntza Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak: unibertsitatez kanpoko irakaskuntza; eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Hezkuntzako kontseilaria.

    3. Hezkuntzako kontseilariari dagokio, departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziak erabiltzea, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barnean.

    4. Bereziki, eskudantzia material hauek erabiltzea dagokio:

      Langileriari buruzko politika eta langileriaren arloko eskudantziak zehaztea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, izan ere, foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zedarritu baitira.

      Elkarrekin jarduteko hitzarmenak eta planak onartzea eta sinatzea, bere eskumen esparruan.

    5. Departamentuaren titularra den aldetik, Hezkuntzako kontseilariaren zeregina da, orobat, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      –Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia.

      –Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.

    6. Hezkuntza Departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, hari laguntza politikoa eta teknikoa emateko unitatea; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta kontseilariaren mendean dago zuzenean.

    7. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren antolaketa orokorra.

    8. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

      1. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

      2. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia.

      3. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

      4. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    9. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Hezkuntzako kontseilariak agintzen dien beste edozein.

    10. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu Hezkuntzako kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak (ekonomia eta aurrekontu arlokoak barne), indarreko xedapenek esleitzen dizkiotenak eta Hezkuntzako kontseilariak agintzen dizkionak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    11. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren mendeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    12. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta goragoko buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien mendeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

  2. KAPITULUA

    Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, eta hizkuntzen, artearen, kirolaren eta Helduen Hezkuntzaren arlokoak; zehazki, honako hauek:

      –Ikasketa horiek planifikatu, programatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

      –Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arloko jarduketak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

      –Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

      –Legeak eta erregelamenduak egiteko ekimenak aztertu eta Hezkuntzako kontseilariari proposatzea, aipatu diren ikasketa guztien arloan Foru Komunitateak dituen eskumenen esparruan.

      –Irakaskuntzak curriculum bidez garatzea, curriculum materialak eta irakasleei beren eginkizunak betetzen laguntzeko beste dokumentu batzuk prestatu eta banatzea, eta arlo horretako berrikuntzak eta saiakuntzak diseinatu eta garatzea.

      –Berdintasun prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

      –Kalitate prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

      –Bai hezkuntza sistemaren bai Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

      –Hezkuntza maila batzuen eta besteen kalitatea sustatu eta ebaluatzea, sistemen, kalitate prozesuen eta kalitatea ziurtatu, ebaluatu eta kontrolatzeko metodoen definizioa eta ezarpena bultzatuz.

      –Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eta landa eskolen gainekoak.

      –Irakasleen prestakuntzarako programak eta proposamenak prestatzea eta gauzatzea.

      –Bertako hizkuntzak, gaztelania eta euskara, eta atzerrikoak irakasteko programazioa, zuzendaritza nagusi honen kudeaketa esparruan.

      –Eskola eta lanbide orientazioa programatzea.

      –Ikasleen inklusioa lagunduko duten programak prestatu eta garatzea, aniztasunari erantzuna emanez.

      –Ekitatea - berdintasuna laguntzen duten programak garatzea eta ebaluatzea.

      –Helduen Hezkuntza programatu eta kudeatzea.

      –Departamentuari esleitu zaion hezkuntza arloko ikuskatzailetza.

      –Hezkuntzako teknologiak sustatu eta ezartzea eta Hezkuntzako IKT azpiegiturak hobetzea.

      –Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, mantentzea eta bilakatzea, erantzuna emateko Hezkuntza Departamentuaren premiei.

      –Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

    3. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

      1. Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Zerbitzua.

      2. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

      3. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetzaren Zerbitzua.

      4. Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzua.

      5. Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzua.

      6. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

    4. ATALA

      Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Zerbitzua

    5. artikulua. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren eginkizunak.

      Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

      –Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

      –Ikasketen eta antolaketaren gaineko araudia prestatu eta proposatzea.

      –Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

      –Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

      –Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

      –Eskola irakaskuntzetako maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak prestatu eta eguneratzea.

      –Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

      –Haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-eskaintza planifikatzeko proposamena egitea.

      –Hitzarmenak proposatzea eta ikastetxeko titularrei aholku ematea haien tramitazioaren inguruan.

      –Diru-laguntzen eta finantzaketako beste gastu batzuen kudeaketa, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

      –Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

      –Ziklo horretako ikasketak garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzea.

      –Hezkuntza Departamentuak ziklo horren inguruan onetsitako araudia eta funtzionamendurako irizpideak zabaldu eta aplikatzea.

      –Hezkuntza ziklo honetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR