266/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ezartzen du departamentu bakoitzean izanen direla zuzendaritza nagusi bat edo gehiago, eta idazkaritza tekniko nagusi bat; horiek departamentuko titularraren menpe daude zuzenean. Horrekin batera, Nafarroako Gobernuari esleitzen dio zuzendaritza nagusiak sortzea, aldatzea, taldekatzea edo ezabatzea, bai eta erabakitzea ere zein den bakoitzaren eskumeneko arloa edo arloak, eta zerbitzuak, zerbitzu maila duten unitate teknikoak eta atalak sortzea, aldatzea edo ezabatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Halaber, abuztuaren 14ko 90/2019 Foru Dekretuaren bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, galarazi gabe gero garatu ahal izatea.

Bidezko da, orain, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzaren egitura behar bezala garatzea.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea du xede foru dekretu honek.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak erabiltzea: Justizia Administrazioa; delituen biktimei laguntzea; delitugileak birgaitzea eta gizarteratzea; Nafarroako Zuzenbidea oro har sustatzea; Nafarroako Gobernuak immigrazioaren arloan zehaztutako politika garatzea eta koordinatzea; etorkinen integrazioa; eta aniztasun etniko eta kulturalaren kudeaketa. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eskudantziak erabiliko ditu.

    2. artikulua. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren titularra.

    3. Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari dagokio, departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari dagokionez.

    4. Halaber, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari dagokio Nafarroako Justiziako Aholku Kontseiluaren lehendakari izatea.

    5. Departamentuan kontseilariaren kabinetea dago, departamentuaren titularrari laguntza politikoa eta teknikoa emateko unitatea; kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta titularraren menpean dago zuzenean.

    6. artikulua. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren antolaketa orokorra.

      Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

      1. Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia.

      2. Justizia Zuzendaritza Nagusia.

      3. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    7. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko zuzendaritza nagusiei dagokie, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak erabiltzea eta, horietaz gainera, indarrean dauden xedapenek esleitzen dieten edo departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

    8. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

    9. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagokio, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren titularraren goi-zuzendaritzapean –hari atxikita baitago zuzenean Idazkaritza Tekniko Nagusia– eta foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, baita Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak eta indarrean dauden xedapenek esleitzen dieten edo Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    10. Idazkaritza Tekniko nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

    11. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    12. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagokie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, honako eginkizun hauek betetzea: beren esparru materialeko lanak gauzatzea eta goragoko nagusientzako txostenak eta proposamenak egitea; eta haien menpeko bulegoek eta unitateek egiten dituzten lanak koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea. Halaber, departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako eginkizun guztiak beteko dituzte.

  2. KAPITULUA

    Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumen materialen esparrua eta egitura

    2. artikulua. Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, honako arlo hauetan:

      1. Migratzaileei Nafarroan harrera egitea eta horiek integratzea.

      2. Kulturen arteko bizikidetza hobetzea Nafarroan.

      3. Arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzea.

      4. Nafarroan izaten diren migrazioak aztertzea.

      5. Migrazioei buruzko politikak koordinatzea Nafarroako Gobernuan.

      6. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean aritzea atzerrian bizi diren nafarrentzako ekintzetan.

    3. artikulua. Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak honako zerbitzu eta atal hauek ditu bere egituran:

      1. Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzua.

      2. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzua.

    4. ATALA

      Karibu Zerbitzua: harrera eta lagun egitea

    5. artikulua. Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

      Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu migratzaileei eta Nafarroan asiloa eskatu dutenei harrera egiteko prozesuen arloan eta laguntza bidezko integrazio prozesuen arloan.

    6. artikulua. Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren egitura.

      Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

      1. Harrera Atala.

      2. Lagun Egiteko eta Kulturen arteko Bitartekaritzarako Atala.

    7. artikulua. Harrera Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

      Harrera Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Atzerritarren arloan aholku emateko zerbitzuen kontratuak kudeatzea eta horien jarraipena eta kontrola egitea.

      2. Nafarroan errefuxiatuei harrera egiteko protokoloaren jarraipena egitea eta hura hobetzea.

      3. Nafarroan migratzaileei harrera integrala egiteko protokoloa diseinatzea, planifikatzea eta abian jartzea.

      4. Babesgabetasunean dauden adingabe atzerritarren mahai sektorialeko harrera egiteari buruzko lantaldea bultzatzea, kudeatzea, koordinatzea eta horren jarraipena egitea.

      5. Migratzaileentzako harrera etxeetarako hitzarmena kudeatzea eta tramitatzea eta horren jarraipena eta kontrola egitea.

      6. Migratzaileei harrera hobea egiteko behar diren ekintzak koordinatzea toki entitateekin eta Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuekin.

      7. Entitate sozialekin lankidetzan aritzea migratzaileei harrera hobea egiteko, ekintza koordinatuen bidez.

      8. Etxebizitza zerbitzuekin eta Eskubide Sozialetako Departamentuarekin koordinatzea etxebizitza izateko eskubidea eskuratzen laguntzen duten neurriak.

      9. Beste autonomia erkidego batzuekin eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin koordinazio lanak egitea harreraren arloan.

      10. Bere eskumeneko dirulaguntza deialdiak kudeatzea, tramitatzea eta haien jarraipena eta kontrola egitea.

    8. artikulua. Lagun Egiteko eta Kulturen arteko Bitartekaritzarako Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

      Lagun Egiteko eta Kulturen arteko Bitartekaritzarako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Kulturen arteko bitartekaritzarako zerbitzuaren kontratua kudeatzea eta tramitatzea, eta horren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

      2. Berdinen arteko mentoretza programa bat abian jartzea.

      3. Babesgabetasunean dauden...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR