264/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Bestetik, abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri du.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura orokorra ezartzeko, zehazki, finkatzeko haren zuzendaritza nagusiak, zerbitzuak eta atalak, beharrezkoa da horri buruzko foru dekretua onestea.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Ekonomia eta Ogasun Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak: jarduera ekonomikoaren plangintza eta programazioa; ogasun publikoa; aurrekontuen plangintza eta prestakuntza eta kontrol ekonomiko-finantzarioa; politika finantzarioa eta Estatuarekiko eta gainerako administrazio publikoekiko koordinazio ekonomikoa; ondarea; estatistika; Hitzarmen Ekonomikoaren kudeaketa; eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularra.

    3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari loturik, izanen ditu Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak.

    4. Era berean, departamentuaren titularrari dagokio kide anitzeko organo honetako buru izatea:

      1. Nafarroako Estatistika Kontseilua.

      2. Kontratazio Publikorako Batzordea.

    5. Departamentuan haren titularraren Kabinetea dago, hari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta titularraren menpean dago zuzenean.

    6. artikulua. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren antolaketa orokorra.

    7. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu:

      1. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia.

      2. Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia.

      3. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      4. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.

      5. Nafarroako Estatistika Institutua (NEI).

    8. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegia, independentzia funtzionala duen organoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikitzen zaio.

      Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko Idazkaritza, atalaren maila duena, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari atxikitzen zaio.

    9. Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoa Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikita egonen da eta bere estatutuek arautuko dute.

    10. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko zuzendaritza nagusiei dagokie, departamentuaren titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, baita indarrean dauden xedapenek esleitzen dieten edo Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren titularrak agintzen dien beste edozein ere.

    11. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoak, indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    12. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    13. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

      1. Politika ekonomiko orokorraren azterketa eta plangintza, eta haren jarraipena egitea.

      2. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak prestatzea, Nafarroako Gobernuak ezartzen duen bezala, eta horien jarraipena egitea eta exekuzioa bultzatzea.

      3. Aurrekontu egonkortasunaren helburuak betetzeko ezartzen diren neurri orokorrak edo partikularrak.

      4. Aurrekontuetan genero ikuspegia bultzatzea, bai eta Zuzendaritza Nagusiari eragiten dioten berdintasunaren arloko beste ekintza batzuk ere.

      5. Nafarroako Gobernuak epe ertainerako ezartzen duen programazio ekonomikoa egitea beste departamentuekin batera, eta horren jarraipena eta kontrola egitea.

      6. Foru Komunitateko Administrazioari dagokion finantza politikaren kudeaketa, plangintza eta koordinazioa.

      7. Nafarroako Zor Publikoaren administrazioa eta kontrola.

      8. Estatuarekin eta beste administrazio publikoekin koordinazio ekonomikoa edukitzea, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek ere gai honi buruz eduki dezaketena.

      9. Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren arloko gaietan laguntzea.

      10. Nafarroako Ondarearen ondasun eta eskubideak eskuratu, besterendu eta lagatzea.

      11. Nafarroako Ondarea babestu eta defendatzea.

      12. Nafarroako Ondarearen ondasun eta eskubideak antolatu, afektatu eta atxikitzea.

      13. Sektore publikoko erabilera administratiboko edo funtzionaleko ondasun higiezinen gaineko politika diseinatu, antolatu eta kudeatzea.

      14. Nafarroako enpresa ondare publikoa osatzen duten eskubideak erabili, kontrolatu eta kudeatzea.

        ñ) Nafarroako Gobernuaren sektore publikoko enpresen eta horien zuzendaritza eta administrazio organoen antolamendua eta ohiko kontrola, baita enpresa horien atxikipena ere.

      15. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

    3. artikulua. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

      1. Aurrekontuak eta Programazio Ekonomikoa.

      2. Ekonomia eta Finantzak.

      3. Ondarea.

    4. ATALA

      Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzua

    5. artikulua. Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

      Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuak, Zuzendaritza Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Langileei laguntzea lanpostu bakoitzari dagozkion prestakuntza beharretan, eta ekintza egokiak sustatzea.

      2. Zerbitzuaren lan eremuan teknologia berrien ezarpena bultzatzea.

      3. Aurrekontu politikaren arloko jarduketa Ekonomia eta Finantza Zerbitzuarekin koordinatzea, ekonomia, finantza eta diruzaintza politikari dagokienez.

      4. Eskuratzen diren ondasun eta zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzera bideratutako politika publikoak aztertzeko, iragartzeko eta ebaluatzeko ereduen garapena bultzatzea.

      5. Aurrekontu estrategikoen ereduen garapena bultzatzea, garapen jasangarriaren helburuekin bat datozenak.

      6. Zuzendaritza Nagusiari laguntzea Nafarroako Gobernuari aurrekontu programazioaren arloan dagozkion irizpideak eta jarraibideak prestatzen.

      7. Zuzendaritza Nagusiari laguntzea Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektua egiten.

      8. Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea zerga arauak betetzen diren, eta aurrekontu egonkortasuneko helburuak lortzeko neurriak proposatzea.

      9. Aurrekontuen arloan eskumena duen ministerioarekiko harremanak koordinatzea.

      10. Zaintzea betetzen direla Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan eta Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea sortzeko azaroaren 14ko 6/2013 Lege Organikoan informazioa bidaltzeko aurreikusitako betebeharrak.

      11. Dirulaguntzen plan estrategikoari buruzko txostena egin eta Zuzendaritza Nagusiari igortzea, eta hobekuntza proposamen egokiak egitea, 11/2005 Foru Legearen 5. bis. artikuluaren 1. puntuan aurreikusitako baimena lortzeko.

      12. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

    6. artikulua. Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuaren egitura.

      Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

      1. Aurrekontuak.

      2. Aurrekontuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR