26/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoaren osaera aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15. artikuluaren c) idatz-zatian xedatzen denez, salbuespenez, haurdunaldia eteten ahalko da, arrazoi medikoak medio, fetuak oso gaixotasun larria eta sendaezina duela antzematen bada diagnostikoa egiten den unean eta hori berresten badu batzorde kliniko batek.

Bere aldetik, aipatutako lege organikoaren 16. artikuluan adierazten denez, batzorde klinikoa diziplina anitzeko lantalde batek osatuko du: ginekologiako eta obstetriziako bi mediku espezialistek edo erditu aurreko diagnostikoko adituek eta pediatra batek. Emakumeak espezialista horietako bat hautatzen ahalko du. Autonomia erkidego bakoitzean batzorde kliniko bat egonen da gutxienez, osasun sare publikoari dagokion zentroren batean. Osasun arloko agintari eskudunek izendatuko dituzte batzordeko kideak, titularrak eta ordezkoak, eta esleitutako lanean jardun beharko dute urtebetez gutxienez. Izendapena kasuan kasuko autonomia erkidegoaren aldizkari ofizialean argitaratuko da. Halaber, xedatzen du batzorde klinikoaren jardunaren espezifikotasunak erregelamendu bidez arautuko direla.

Garapen hori ekainaren 25eko 825/2010 Errege Dekretuaren bidez egin zen; dekretu horrek Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa hein batean garatzen du.

Hari jarraikiz, batzorde klinikoa kide anitzeko organo aholku-emailea eta tekniko-fakultatiboa da, eta haren esku-hartzeak berretsi edo ezetsiko du aldez aurreko diagnostikoa, emakumeari haurdunaldian arreta egin dion/dioten medikuak/medikuek oso gaixotasun larria eta sendaezina dela adierazten duena.

Aipatutako martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan ezarritakoaren antzera, ekainaren 25eko 825/2010 Errege Dekretuak xedatzen du gutxienez ere osasun sare publiko bat egonen dela, bai eta autonomia erkidego bakoitzeko batzorde kliniko bat ere, eta batzordeko titularren eta, gutxienez ere, bakoitzaren ordezko baten izendapena autonomia erkidego bakoitzeko aldizkari ofizialean argitaratuko dela. Haurdun dagoen emakumeak eskubidea du martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 16.1 artikuluan aipatutako mediku espezialisten edo adituen arteko bat hautatzeko. Bere eskubidea erabiliz, autonomia erkidegoko agintari eskudunei proposatuko die hark hautatutako mediku bat, sektore publikoko nahiz pribatukoa, izenda dezatela.

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 3ko 73/2010 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR