257/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak onesten dituena, 2017tik 2020ra bitarteko kuotetarako diru-sarrera nahikorik ez duten familia gurasobakarrei etxebizitzak alokatzen laguntzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Foru agindu honen xedea da diru-sarrera nahikorik ez izateagatik pilatuta bizi diren familia gurasobakarrei etxebizitza duin batean alokairu araubidean sartu eta egoten laguntzeko laguntza ekonomikoak ematea arautuko duten oinarri arautzaileak ezartzea; egoera horretan, familia unitateko kide guztiek etxebizitza partekatu bateko logela bakarrean bizi izan behar dute.

Laguntza hau banakako ebaluazioaren bidez emanen da, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dauden aurrekontuak agortzen direnean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Laguntza horietarako zuzkidura osoa aurrekontu-ekitaldi bakoitzari dagokion gastuen partidan ezarriko da, eta aurreikusitako gastua baimenduko da, baita laguntza bakoitzerako zenbateko zehatzak ere.

Espedientean dauden txosten tekniko eta juridikoak ikusirik, non agerian gelditzen baita laguntzak ematea egokia eta interes sozialekoa dela eta oinarri arautzaileak legezkoak direla, eta ikusirik, orobat, Nafarroako Gobernuaren 2017ko ekainaren 28ko Erabakia, laguntza hauek banakako ebaluazio araubidearen bitartez ematea baimentzen duena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak onestea 2017tik 2020ra bitarteko kuotetarako diru-sarrera nahikorik ez duten eta pilatuta bizi diren familia gurasobakarrei etxebizitzak alokatzen laguntzeko. Oinarri horiek eranskinean jaso dira.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

  3. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

  4. Foru agindu hau Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontabilitate Zentroari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

    Iruñean, 2017ko uztailaren 3an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

  5. ERANSKINA

    Diru-sarrera nahikorik ez duten familia gurasobakarrei etxebizitzen alokairuaren arloko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak

    Lehena.–Xedea.

    Oinarri arautzaile hauen xedea ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoak banakako ebaluazioaren araubidean ematea da, diru-sarrera nahikorik ez duten eta pilatuta bizi diren familia gurasobakarrei etxebizitza batean alokairu araubidean sartu eta egoten laguntzeko.

    Bigarrena.–Terminoen glosarioa.

    Oinarri hauen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

  6. Pilaketa: gurasoak eta haren ardurapeko adingabeek osatutako familia unitate gurasobakarra 2 pertsonakoa edo gehiagokoa izatea eta logela bakarrean bizi izan beharra edukitzea.

  7. Familia unitatea: gurasoak eta seme-alabek hirugarren oinarrian ezarri bezala osatutakoa. Horretarako, gurasoa izanen da aita ala ama. Halaber, izaera horrekin parekatzen da tutoretza edo familia-harrera iragankorra (urtebetetik gorakoa) edo iraunkorra haren ardurapean duen pertsona, baldin eta adingabeak harekin batera bizi badira haren ardurapean.

  8. Familia gurasobakarra:

    Heldu batek eta haren seme-alaba adingabeek osatutakoa, honako kasu hauetan:

    1. Gurasoetako bakar batek legez aitortutako seme-alabak.

    2. Alargun batek eta haren ardurapeko seme-alabek osatutako familiak.

    3. Banantzearen edo dibortzioaren ondorioz gurasobakartasun egoeran daudenak.

    4. Guraso-ahalaren etenaldi iragankorra edo behin betikoa (urtebetekoa, gutxienez) dutenak, baldin eta guraso eskatzaileak jagoletza esklusiboa badu.

    5. Dagokion ebazpen administratibo edo judizialaren bidez adingabe bat edo batzuk harreran (urtebetez, gutxienez) dituen guraso eskatzailea dutenak.

    6. Halaber, senar-emazteek edo izatezko bikoteek osatutako familiak, baldin eta genero indarkeriagatik elkarrekin bizi ezin badira edo gastua onesten den ekitaldi berean kide bat espetxean badago gutxienez 6 hilabetez etengabe.

    Ezin izanen da inola ere familia gurasobakarra izan edozein motatako homizidioen dolozko delitua egiteagatik epai judizial irmoaren bidez zigortu den alarguna, biktima ezkontidea edo ezkontide ohia bazen edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR