257/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen VIII. tituluan Nafarroako Adingabearen Kontseilua arautu zen. Kide anitzeko organo gisa eratu zen, arlo horretan aholkularitza, parte-hartze eta kontsulta eginkizunak dituena.

Abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 112. artikuluak ezartzen du Nafarroako Adingabearen Kontseiluaren osaera.

Azkenik, adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilariak izendatuko ditu kontseiluko kideak lau urterako, ordezkatutako erakundeen proposamenak kontuan hartuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta Eskubide Sozialetako Departamentuan bertan izandako aldaketak direla-eta, beharrezkoa da kide berriak izendatzea.

Horrenbestez, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez jaso ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Honako hauek Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kide izendatzea:

    1. Eskubide Sozialetako Departamentuaren ordezkariak:

      –Miguel Laparra Navarro jauna, departamentu horretako kontseilaria den aldetik. Kontseiluko burua izanen da.

      –Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea den aldetik. Kontseiluko buruordea izanen da.

      –Miguel Ángel Gurbindo Marín jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen zuzendariordea den aldetik.

    2. Adingabearen babesarekin eta arretarekin lotura zuzena duten gainontzeko departamentuetako ordezkariak.

      –María Lourdes Aldave Villanueva andrea, Justiziako zuzendari nagusia.

      –Luis Gabilondo Pujol jauna, Osasuneko zuzendari nagusia.

      –Estebe Petrizan Iriarte jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia.

    3. Nafarroako Gobernuaren Erregistroan inskribatuta direla, adingabearen babesaren eta arretaren arloan diharduten erakunde edo elkarte nagusietako ordezkariak:

      –Ángel Pardo Urdín jauna, Ilundain Haritz-Berri fundazioa ordezkatuz.

      –Idoia Urzainqui Beorlegui andrea, Xilema fundazioa ordezkatuz.

      –Maite Ziganda San Martín, SEI elkartea ordezkatuz.

      –Begoña Ruiz Larreta andrea, Kamira Sociedad Cooperativa de Iniciativa Social ordezkatuz.

      –Hodei Sarasa Camacho jauna, Federación Infanto Juvenil SiñarZubi ordezkatuz.

      –Maite Morillas Diez andrea, Batean federazioa ordezkatuz.

    4. Adingabeen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR