256E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru den Julio Sánchez Álvarez jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 7ko 306E/2018 Foru Aginduaren bidez, Julio Sánchez Álvarez jauna Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Julio Sánchez Álvarez jauna 2018ko abuztuaren 9an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Julio Sánchez Álvarez jaunaren izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Julio Sánchez Álvarez jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Julio Sánchez Álvarez jaunaren izendapena, merezimendu-lehiaketaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR