255/2015 FORU DEKRETUA, azaroaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zioen azalpena

1

Informazio geografikoa, edo lurraldeari buruzkoa, zein esparrutan den ere sortua, eta bereziki esparru publikokoa, interes handikoa da, bai haren produkzioak eta mantentze-lanak dituzten berariazko zereginengatik, bai beste aplikazioetarako, eta potentzial gaitza du gizartearen garapenean.

Informazioaren eta komunikazioen teknologiek izan duten garapenak konpondu du hainbat jatorritako informazio geografikoaz baliatzeko zegoen arazoa.

Informazio geografikoa, hau da, eremu geografikoaren egoerari edo deskripzioari buruzko datu, metadatu eta prozesuen multzoa, gero eta ezinbestekoagoa da errealitatea hobeki ezagutzeko, administrazio publikoen kudeaketa eraginkorrerako, herritarrei zerbitzu emateko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko.

Informazio geografikoaren edo lurraldeari buruzkoaren sistema azpiegitura birtual bat da, datu geografiko geoerreferentziatuez eta zerbitzuez osatua, sektore publikoko edo pribatuko titularren erantzukizunaren eta kudeaketaren menpe dagoena, Internet bidez eskuratzen ahal da eta agente bakoitzak zeinek bere aldetik lortzen duena baino informazio osatuagoa eta erabilgarriagoa eskuratzeko modua ematen du.

Bestetik, lurraldeari buruzko informazioko sistemak (SIT) datu espazialen azpiegiturak (IDE) eta beste IDE batzuekin eragin daitezkeen zerbitzuak era daitezke, halako moduan non haien datu eta zerbitzuak haietan guztietan eskuratzen ahal baitira batera eta modu integratuan.

Bereziki interesgarria da horrelako ekimenak, agente publikoak lurraldeari buruzko informazioa osatzera behartzeaz eta hura teknologia berrien bitartez eskuratzen laguntzeaz gain, aurrerapen eta bultzada teknologiko ederra izatea, bereziki datuak Internet bidez argitaratzeari dagokionez eta, batez ere, koordinatuta eta elkarlanean aritzera behartzen dute, agente desberdinek sortutako informazioa harmonizatze aldera.

SITak eta IDEak garatzeko, protokoloetara eta zehaztapen normalizatuetara egokitu behar da, halako moduan non edozein agentek burutzen dituen jarduketak eremu zabalago batean integratzen diren, bai gaien aldetik bai lurralde aldetik, hirugarren interesdunen onarpen osoa dutela eta ondorio juridiko eta teknikoak dituztela araudi aplikagarriaren arabera. Horregatik, IDEa garatzeko esparru bateratu bat ezarri izana eta parte diren agente publiko guztien arteko koordinazio-premia arauak ezinbestean garatzera daramaten inguruabarrak dira.

Europar Batasunak honako hauek hartu ditu kontuan:

–Informazioaren erabiltzaileen eta hornitzaileen arteko koordinazio maila bat ezarri behar dela, hainbat sektoretatik datozen informazioa eta ezagutzak uztar daitezen.

–Hainbat eta hainbat politika eta gairenak direla lurraldeari buruzko informazioa eskuragarri jartzeko eta haren kalitate, antolaketa, eskuragarritasun eta bateratze-lanari buruzko arazoak, eta agintze publikoaren hainbat mailatan nabaritzen direla.

–Arazo horiek konpontzeko, zenbait neurri hartu behar direla, datu geografikoen eta zerbitzu interoperableen trukea, bateratze-lana, sarbidea eta erabilera kontuan hartuko dituztenak; neurri horiek guztiek zerikusia dute aginte publikoaren mailekin.

Beraz, beharrezkoa iruditu zaie informazio espazialeko azpiegitura bat ezartzea Europar Batasunean.

Azpiegitura horrek, INSPIRE (Infrastructure for Spatial Information in Europe) deituak, Batasuneko estatu kideek sortutako IDEetan behar du izan oinarria, eta haiek bateragarri bihurtu behar ditu exekuzio arau bateratu batzuen bidez, eta Europar Batasunean ezarritako neurriekin osatu.

Hori helburu, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2007ko martxoaren 14ko 2007/2/EE Zuzentaraua onetsi dute; alegia, espazioari buruzko informazioaren azpiegitura ezartzen duena Europar Batasunean.

Espainiako Informazio Geografikoaren Azpiegitura eta Zerbitzuei buruzko uztailaren 5eko 14/2010 Legeak 2007/2/EE Zuzentaraua eransten dio Espainiako antolamendu juridikoari, eta gutxieneko esparru orokor bat du azpiegitura eta zerbitzu horientzat, bermatuak izan daitezen haien koordinazioa eta integrazioa Espainiako Estatuaren eremuan, Espainiako Informazio Geografikorako azpiegituraren ezarpena barne; horrexek Espainiako administrazio publikoen erantzukizunpeko informazio geografikoaren azpiegitura eta informazio geografikoaren zerbitzu interoperable guztiak bildu behar ditu.

Espainiako Informazio Geografikoaren azpiegiturak edo Espainiako Datu Espazialen azpiegiturak Estatuko Administrazio Orokorrak eta autonomia administrazioek ezarrita dituzten datu geografikoen korapiluneetan eta zerbitzu interoperableetan sartzea bermatu beharko du; horrela lortuko baitira 2007/2/EE Zuzentarauak eskatzen duen informazio geografiko guztiaren eskuragarritasuna eta interoperabilitatea eta estaldura osoa ematea Espainiako lurraldean ahalik eta zehatzen eta bereizmen handienaz, zein den ere hura sortzen duen agente publikoa.

Aipatu zuzentarauarekin bat, datu geografikoak ahalik eta mailarik egokienean biltegiratu, eskuratu eta mantentzeko moduan taxutu behar dira Datu Espazialen Azpiegiturak; datu horiek koherentziaz konbinatu behar dira, nondik heldu diren ere Espainia osotik eta Europar Batasunetik, erabiltzaile eta aplikazio guztien artean partekatzeko modukoak izanik; posible izan behar du sektore publikoko administrazio eta erakundeen maila jakin batean bildutako datu geografikoak sektore publikoko beste administrazio eta erakunde batzuekin partekatzea; modua egon behar du datu geografikoak zabaltzeko haien erabilera orokorra bidegabe murriztu gabe; eta posible izan behar du eskura dauden datu geografikoak kokatzea, haien egokitasuna ebaluatzea asmo jakin baterako eta haiek erabiltzeko baldintzak ezagutzea, bai eta haien ondorio juridikoak eta teknikoak ere, indarra duen antolamenduaren arabera.

Espainiako Informazio Geografikoaren Azpiegitura eta Zerbitzuei buruzko uztailaren 5eko 14/2010 Legearen ikuspegi berri horrek informazio geografikoko zerbitzu publikoen antolaketa hobea eskatzen du, administrazioen arteko lankidetzaren eta koordinazioaren oinarrizko printzipioen gainean, zein bere zereginetan esparru honetan; horrela konfiguratu da Sistema Kartografiko Nazionala.

2

Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema-SITNA bidez, informazio espazialaren tratamenduan duen esperientzia zabal eta sendoak gai honetako erregulazioa eskatzen du lehen azaldutakoarekin bat, bai eta aipatu sistema erregulatzen duen araudia eguneratzea ere.

Nafarroako Gobernuak 2001eko martxoaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, SITNA ezartzea onetsi zen, eta haren Koordinazio Batzordea sortu zen. Erabaki horretan SITNAren definizioa eman zen: Foru Komunitateko lurraldeari buruzko informazio baliabideen sare antolatua. Geroztik, SITNAk sistema eraginkorra dela erakutsi du; hona bere ezaugarriak:

  1. Korporatiboa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio osoko sistema bat da. Eskatzen duten toki administrazioak hartzeko dago diseinatua. Nafarroako gizarte osoari eskaintzen dizkio datuak eta zerbitzuak.

  2. Horizontala. Bere izaera eta bokazioagatik eta, batez ere, kudeaketagatik, SITNA horizontala da. Bere koordinazio organoetan zehazten da ezaugarri hori.

  3. Parte-hartzailea. Aurreko bi ezaugarriak mantentzeko modukoak izan daitezen, SITNAk parte-hartzaile izan behar du; bere kide guztiek dute parte hartzeko toki bat sistemaren garapenean.

  4. Kooperatiboa: informazioaren titularrek haren gaineko eskumen eta erantzukizun osoa dute, eta haien ekarpenaren bidez laguntzen dute SITNA garatzen. Arau honen ondoriozko betebeharretatik harago, SITNAk lankidetzari eutsiko dio bere ezaugarrietako bat bezala, bereziki beste entitate publiko edo pribatuekin, tokian-tokian eta nazioartean ere bai.

  5. Integratzailea, unitate desberdinek sortutako informazioa gehitzen bultzatzen baitu; aldi berean, harremanetan jartzen du informazio hori beste hornitzaile batzuek emandakoarekin, halako informazio bat argitaratzean berez sortzen den balio erantsia baino handiagoa sortzearren.

  6. Banatua; izan ere, unitate bakoitzaren lan berariazkoa eta autonomoa lagundu eta bultzatzen du.

  7. Historikoa, lurralde dinamiko eta progresiboari buruzko informazioaren denboraren araberako serieak mantentzen baititu; dinamikoa, informazio eskatzaileen, ekoizleen eskaintza berrien eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukera berrien eskakizun aldakorretara egokitzeko prest egon behar duelako; baina bai eta erantsita dituzten plataforma dinamikoen espazioan sartu behar dutelako, kudeaketa prozesuetatik automatikoki elikaturik; betiere, horiek titularren erantzukizuna dira.

  8. Kalitatekoa, erreferentzia geografiko zehatz eta homogeneoekin; betiere, informazioa ahalik eta eguneratuena izanik.

  9. Erreferentea kudeaketa eraginkor eta errentagarrirako, Gobernuaren planteamendu estrategikoekin eta unitate desberdinen negozio helburuekin bat, eskura dagoen informazio geografiko onena bermatzeko, baliabideen ekonomia argi batekin; hortaz, bai eta kostuarena ere.

  10. Europar Batasunean informazio espazialaren azpiegitura ezartzen duen 2007ko martxoaren 14ko 2007/2/EE Zuzentarauaren garapenaren bidean, bai eta Espainiako Informazio Geografikoaren Azpiegitura eta Zerbitzuei buruzko uztailaren 5eko 14/2010 Legearenean ere.

    Bestetik, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legeak Nafarroako gizarteari informazio geografikoa emateko potentzialtasuna indartzeko eskatzen dio SITNAri; izan ere, gardentasuna bultzatu eta gizarteari informazioa eskuratzeko eskubidea eta gai publikoetan parte hartzeko eskubidea arautzen ditu. 11/2012 Foru Legearen 13. artikuluko ñ) idatz-zatiak, argitara eman beharreko informazioaren artean, zabalkunde garrantzitsuena duen norberak prestatutako informazio geografikoa zehazten du, iturriak, ohar metodologikoak eta erabilitako ereduak adierazi behar dituena.

    3

    Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak, II. tituluko “ahalmen eta eskumenen mugaketa” izeneko II. kapituluko 44., 49. eta 50. artikuluetan ezartzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR