25/2018 FORU LEGEA, azaroaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baita Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko testu bategina, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA ONDARE ESKUALDAKETEN ETA EGINTZA JURIDIKO DOKUMENTATUEN GAINEKO ZERGARI BURUZKO TESTU BATEGINA, APIRILAREN 26KO 129/1999 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUAREN BIDEZ ONETSIA.

HITZAURREA

Hipoteka berme-eskubide erreal bat da, eta eratzen da ziurtatzearren bete eginen dela betebehar bat –normalki, kreditu edo mailegu baten itzulketa–. Betebehar hori ordaindu ezean, titularrari ondasun higiezin baten balioa gauzatzeko eskubidea ematen dio, ordaindu gabekoaren ordainetan. Beraz, ondasun higiezin hori mailegua ematen duen pertsonaren edo entitatearen aldeko berme bihurtzen da, kreditu edo maileguaren ordainketa ziurtatzeko.

Eskubide erreal horrek ezaugarri berezi bat dauka: behar bezala eratuta egoteko, haren eskritura publikoa egin beharra dago, eta Jabetzaren Erregistroan inskribatu. Hori dela eta, eskritura publikoa egitea funtsezko elementua da hipoteka-bermea duen maileguaren kasuan.

Begi bistakoa da hipoteken merkatua, oro har, eta etxebizitzena, bereziki, garrantzi handiko sektorea dela Nafarroako ekonomian, eta jende askorengan duela eragina. Hipoteka-bermea duten mailegu kontratuen formalizazioa gizartean ondorio eta garrantzi nabarmenak dituen merkataritza-jarduera bat da.

Horrekin lotuta, komeni da gogoratzea Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergak hiru modalitate desberdin hartzen dituela:

  1. Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga, zeinak kargatzen baititu BEZa ordaintzen ez duten kostu bidezko ondare-eskurapenak.

  2. Sozietateen Eragiketen gaineko Zerga, zeina aplikatzen baitzaie merkataritza-sozietateei eta horiekin parekatutako entitateei dagozkien zenbait eragiketari.

  3. Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, zenbait egintzaren edo kontraturen formalizazio dokumentala zergapetzen duena, hala nola:

–Agiri notarialak; horien artean, eskriturak, aktak eta lekukotza notarialak.

–Merkataritza-agiriak, hala nola kanbio-letra eta harekin parekatuak.

–Agiri administratiboak; batez ere, erregistro publikoetako prebentziozko idatzoharrak.

Aurrekoaren arabera, esan daiteke Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga hau zerga dokumental eta formal bat dela, eta xede duela, besteak beste, hipoteka-maileguaren eskritura publikoaren agiri notariala zergapetzea. Horrela, hipoteka-bermea duen maileguaren eskritura publikoa egiteak berekin dakar Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren sortzapena, agiri notarialen modalitatean.

Apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren testu bateginaren 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, egintza juridiko dokumentatuen modalitateari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatean zergaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR