25/2017 FORU DEKRETUA, apirilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren.

Urtebete baino gehiago igarota Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren azken estatutuak onetsi zirenetik, esperientziak aholkatzen du aldaketa batzuk egitea.

Zehazki, batzorde tekniko asistentzialen osaera eta funtzionamendua aldatzen dira, eginkizunak hobeki gara ditzaten.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 143E/2017 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua aldatzeko prozedura hasteko agindu zen.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko apirilaren 26an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren aldaketa.

Bat. 20. artikuluko 2. idatz-zatia aldatzen da. Hona testu berria:

“2. Oinarrizko osasun laguntzako taldeetako zuzendaritzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez eginen da, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun laguntzari atxikitako osasun arloko profesionalen artetik aukeratuta.”

Bi. 37. artikuluko e) letra aldatzen da. Hona testu berria:

“e) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zentro soziosanitarioetako farmazia zerbitzuen eta botika biltegien osasun baimena tramitatzea, bai eta sistemari atxiki nahi diren titulartasun publikoko guztiena ere, baimen horiek mantentzen eta berritzen direla zaintzea, arauetan zerbitzu eta biltegi horietarako aurreikusten diren eginkizunak betetzea, eta zentro horietako farmazia arreta kudeatu eta ebaluatzea.”

Hiru. 86. artikuluko 1. idatz-zatia aldatzen da. Hona testu berria:

“1. Kudeatzailetzari aholku eman eta parte hartzeko organoa den aldetik eratzen da Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentziala, ondoko kide hauek osatuko dutena:

–Zuzendaritza Asistentzialeko titularra, batzordeko buru eta zuzendaria izanen dena.

–Osasun Zainketen Zuzendaritzako titularra.

–Profesionalen Zuzendaritzako titularra, idazkaria izanen dena.

–Zuzendariorde asistentzial bat, Zuzendaritza Asistentzialak izendatua.

–Kudeaketa Klinikoaren, Informazioaren eta Ebaluazioaren Zerbitzuko burua.

–Arlo klinikoko zuzendarien eta zerbitzu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR