25/2016 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZENBAIT ZERGA ALDATU ETA BESTE TRIBUTU-NEURRI BATZUK HARTZEARI BURUZKOA.

ZIOEN AZALPENA

Foru lege honek arau hauek aldatzen ditu, besteak beste: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia; Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legea; Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Testu Bategina, abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia; Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Testu Bategina, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia; Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea; Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legea; eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legea.

Foru legearen egitura hauxe da: hamaika artikulu, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen.

Arau aldaketen helburua da Foru Komunitateko tributuen arloko legedia egokitzea tributuen arloko harreman juridikoaren, hau da, tributuak aplikatzetik sortzen diren obligazio, betebehar eta eskubideen multzoaren oinarri diren errealitate juridiko eta ekonomiko aldakorretara, helburu iraunkor hauek betetzeko: zerga-bilketa hobetzea eta tributuen kudeaketan metatutako esperientziak une bakoitzean eskatzen dituen interpretazio arazoak konpontzea.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aldaketa asko sartu dira, hiru kategoriatan sailka daitezkeenak. Lehenik, legegintzako teknika hobetzeko, manu batzuk berrantolatu dira eta beste manu batzuei barneko eta kanpoko koherentzia handiagoa eman zaie, beste arau batzuetara eginiko igorpenak eta erreferentziak zuzenduz eta eguneratuz. Bigarrenik, sozietateen gaineko zergaren araudi berrian sartutako aldaketen ondorioz, bere edukia pertsona fisikoen zerga pertsonalaren edukiarekin koordinatu behar da hainbat alderditan, hala nola errentak eratxikitzeko araubidean, higiezinen errentamenduaren kontzeptuan, enpresa jardueren gastu kengarrietan edo enpresa ekintzailetzarako pizgarrietan. Hirugarrenik, tributuaren kudeaketan metatutako esperientziak gomendagarri egiten du aldaketa puntual batzuk sartzea zenbait arazo praktiko konpontzeko, arlo zehatz batzuetako erregulazio eza betetzeko, interpretazio zalantzak argitzeko eta segurtasun juridikoa hobetzeko.

Testuinguru horretan, errenta salbuetsiak arautzen dituen 7. artikuluaren egitura antolatu eta hobetu da, eta manu osoari testu berria eman zaio. Horrez gain, artikulu horretan salbuetsi nahi izan da Gizarte Segurantzak gaixotasun larria duten seme-alabak zaintzeko ematen duen prestazio ekonomikoa. Horretarako, salbuespen orokorra ezarri da seme-alaba adingabeak zaintzeko prestazio publikoetarako.

Errentak eratxikitzeko araubideari dagokionez, PFEZaren testu bateginaren 11. artikuluaren testu berriak xedatzen du ezen sozietate zibilek errentak eratxikitzeko araubidean ordainduko dituztela zergak, baldin eta sozietateen gaineko zergari lotuta ez badaude. Modu horretan, PFEZa sozietateen gaineko zergara egokitzen da, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera merkataritza helburua eta nortasun juridikoa dituzten sozietate zibilak sozietateen gaineko zergaren zergadunak izanen baitira.

Bestetik, kapital gisa jasotzen diren pentsio planen eta aurreikuspen plan aseguratuen prestazioetan lan etekin osoan aplikatu beharreko 100eko 40ko murriztapena aldatzen da, betiere bi urte igaro badira lehenbiziko ekarpenetik.

Izan ere, 17.2.b) artikuluari azken tarteki bat gehitu zaio, kasu zehatz batzuetan 100eko 40ko murriztapen horren aplikazioa mugatzeko. Hortaz, pentsio planen eta aurreikuspen plan aseguratuen onuradunek kapital gisa jasotzen dituzten prestazioetan, murriztapena kapital gisa jasotako zenbatekoari aplikatuko zaio, baina prestazioa jaso aurreko urtebetean egindako ekarpenen zenbatekoa kenduta.

Mugaketa honen arrazoia da egiten ari zen maltzurkeria hau saihestea: azken urtean kenkariaren goiko mugatik (7.000 euro) hurbil dauden ekarpenak egitea, zerga-oinarrian dagokion murriztapena sortuz, eta gero zenbateko horren arabera ordaintzea zergak, baina 100eko 40ko murriztapena aplikatuta.

Zuzeneko zenbatespenaren araubidean etekin garbia zehazteko arauei dagokienez, 35. artikuluak arau orokor bat eta berariazko arau batzuk finkatzen ditu enpresa edo lanbide jardueretan etekin hori zehazteko. Arau orokorrean ez dago aldaketarik: enpresa edo lanbide jardueretan etekin garbia zehazteko, zuzeneko zenbatespenaren araubidean sozietateen gaineko zergaren arauak aplikatuko dira. Berariazko arauetan aldaketa batzuk egin dira. Hortaz, nabarmendu behar da sozietateen gaineko zergaren arauetara eginiko igorpena, subjektu pasiboak jatetxe, ostalaritza, bidaia eta joan-etorrien zerbitzuei lotutako harreman publikoen arloan garatutako enpresa jardueren gastuen kasuan, baina ezberdintasun honekin: kontzeptu horien multzoaren gehieneko muga subjektu pasiboak zergaldian izandako diru-sarreren bolumenaren 100eko 5 izanen da, jarduera bakoitzak zehaztua.

Sozietateen gaineko zergarekiko koherentzia mantentzeko antzeko arrazoiengatik, zehazten da ondasun higiezinen errentamendua enpresa jardueratzat joko dela baldin eta, jarduera antolatzeko, lan kontratua eta lanaldi osoa dituen langile bat, gutxienez, erabiltzen bada, betiere subjektu pasiboaren ezkontidea ez bada eta, lerro zuzenean edo albotik, berarekin hirugarren maila arteko odol edo ezkontza bidezko ahaidetasunik ez badu.

Hirurogeita bost urtetik goitikoek edo menpekotasun larriko egoeran nahiz menpekotasun handikoan dauden pertsonek ohiko etxebizitza eskualdatzean duten salbuespena ere aldatzen da. Izan ere, kostu bidezko eskualdaketak salbuetsiko dira bakarrik, hau da, etxebizitza iraupen-gastuetarako dirua lortzeko saltzen denean. Bestetik, gutxieneko adina, 65 urtekoa zena, 70 urtekoa izanen da. Azkenik, ohiko etxebizitzaren lehenbiziko eskualdaketa salbuetsiko da bakarrik, hau da, etxebizitza baten eskualdaketa salbuetsiko da soilik.

Horrez gain, aldaketa esanguratsuak sartzen dira nazioarteko gardentasun fiskalari buruzko araubidean egiten den errenten egozpenean, sozietateen gaineko zergaren arauetara egokituz. Neurri horren oinarrizko helburua da zerga-iruzur eta -ihesaren aurkako nazioarteko borroka bultzatzea. Horretarako, kontuan hartu behar dira ELGAk zerga-oinarrien higaduraren eta mozkinen lekualdaketaren aurkako ekintza planean (BEPS) egindako azterlanak. Nazioarteko joera horiek enpresa egiturak tributazio txikiko jurisdikzioetara lekualdatzearen aurkako borrokarekin koordinatu behar dira.

Testuinguru horretan, PFEZaren subjektu pasiboek Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitate batek lortutako errenta positiboak egotziko dituzte, baldintza hauek betetzen direnean:

  1. 100eko 50eko edo hortik gorako partaidetza izatea Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitatearen kapitalean edo entitate horren funts berekietan, berak bakarrik edo loturiko entitateekin batera, entitatearen sozietate-ekitaldiaren itxiera egunean.

  2. Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitateak sozietateen gaineko zergaren izaera berdin-berdina edo antzekoa duen karga batengatik ordaindutako zenbatekoa, 51. artikuluan ezarritako errenta klaseetako baten bati egozten ahal zaiona, aipatu zergaren arauen arabera egokituko zitzaionaren 100eko 75etik beherakoa izatea.

    Konturako ordainketetan, negozio-zifraren zenbateko garbia 2.000.000 eurotik 1.000.000 eurora murrizten da. Zenbateko hori errentak eratxikitzeko araubideko entitateei eskatzen zaie, zergaren konturako ordainketatzat jo ahal izateko jarduera ekonomikoen gaineko zergagatik ordaindutako kuota. Horrela, gure inguruneko zerga administrazioek ezarritako irizpide bera erabiltzen da. Horrez gain, konturako ordainketatzat joko dira gutxieneko udal kuota, autonomia erkidegoko kuota eta estatuko kuota.

    Bestalde, diru-sarreren eta gastuen denbora-egozpenerako arau berri bat sartu da. Horren helburua da praktikan gatazkatsua zen kasu bat arautzea. Kasu hori da, nahitaezko desjabetzean, desjabetuak balio justua bide judizialean errekurritzea. Oro har, ondarean aldaketa gauzatzen da desjabetutako ondasuna okupatzen denean, eta zergaldi horretan ondare gehikuntza egotzi behar da. Hala ere, urte batzuk geroago balio justu handiagoa ezartzen duen ebazpen judizial bat ematen bada, bi aukera daude:

  3. Ondare gehikuntza berriz kalkulatzea eta ondarean aldaketa gauzatu zen urtean egoztea eta, horren ondorioz, urte horretako autolikidazioa inpugnatzea. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpenaren irizpidea da, gaur egungo arauditik ondorioztatzen ahal dena.

  4. Balio justu handiagoak ekarritako gehikuntza epai irmoa eman zen urtean egoztea. Horixe da, hain zuzen ere, gure inguruneko araudiek finkatzen duten aukera, eta, horri esker, aurreko autolikidazioen inpugnazioak saihesten dira.

    Azken irizpideari jarraikiz, 10. idatz-zatia gehitu zaio 78. artikuluari, honako hau ezartzeko: errenta bat osorik ordaindu ez bada errenta hori jasotzeko eskubidea edo errentaren zenbatekoa ebazpen judizial batek zehaztu behar duelako, zenbateko ordaindugabeak aipatu ebazpen judiziala irmo bihurtu den zergaldiari egotziko zaizkio.

    Autolikidazioaren proposamena arautzeari dagokionez, ikusi da batzuetan subjektu pasiboak ez duela autolikidazioaren proposamena berresten, ez eta PFEZaren beste aitorpen bat aurkezten ere, baina epez kanpo ordaintzen du proposamen horren ondoriozko kuota. Planteatzen diren interpretazio zalantzak argitzeko, xedatu da ezen, kasu horretan, autolikidazioaren proposamena autolikidazioa izanen dela; eta, gainera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR