24E/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Arguedasko Udal Plan Orokorra, Arguedasko Udalak sustatua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

64. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 24E/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Arguedasko Udal Plan Orokorra, Arguedasko Udalak sustatua. Arguedasko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 213E/2019 Ebazpenaren bidez, Arguedasko Udal Plan Orokorrari buruzko ingurumen adierazpen estrategikoa egin zen. Bertan ezartzen denez, “Plana garatzeko, ingurumen azterketa estrategikoan jasotako ingurumen babeserako irizpideei jarraituko zaie eta azterketa horretan ezarritako neurri zuzentzaile guztiak aplikatuko dira”.

Ingurumen adierazpen estrategiko hori 2019ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena eta tramitazioan emandako gainerako txosten sektorialak ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Arguedasko Udal Plan Orokorra, Arguedasko Udalak sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR