246E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Erradioterapikoko Laguntza Zerbitzuko buru den Enrique Martínez López jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 18ko 271E/2018 Foru Aginduaren bidez, Enrique Martínez López jauna Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Erradioterapikoko Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Enrique Martínez López jauna 2018ko abuztuaren 1ean jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Enrique Martínez López jaunaren izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Erradioterapikoko Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Enrique Martínez López jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Erradioterapikoko Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Enrique Martínez López jaunaren izendapena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR