244/2015 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, kontzejuetako hauteskunde partzialetarako deialdia egiten duena, martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagairik aurkeztu ez zen kontzejuetan.

SecciónVII. Hauteskundeen Prozedura

Nafarroako kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeak, 16. artikuluan, kontzejuetako hauteskunde orokorretan hautagairik aurkeztu ez den kontzejuetan hauteskunde partzialak egin behar direla xedatzen du eta, halaber, kontzejuetako hauteskunde partzialen deialdia hauteskunde orokorretarako agindutakoari lotuko zaiola, eta udal hauteskunde partzialen egun berean eginen direla.

Martxoaren 16ko 12/1991 Foru Lege beraren 2. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, kontzejuetako hauteskundeetarako deialdiarekin batera kontzejuen zerrenda argitaratuko da, udalerri berekoak elkarturik, kontzeju bakoitzeko populazio eskubideduna adierazirik, bai eta kontzeju bakoitzean zer hautatu behar den ere, batzuetan kontzeju irekiko burua soilik eta beste batzuetan batzordeburua eta batzordekideak.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Kontzejuetako hauteskunde partzialetarako deialdia egiten da, martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagairik aurkeztu ez ziren kontzejuetan, honako postu hauek betetzeko:

    1. Kontzeju Irekien araubideko kontzejuburuak.

    2. Batzordeko burua eta lau kide izanen dituen Batzordea eratu behar duten kontzejuetako Batzordeko buruak eta kideak.

  2. artikulua. Honako hau izanen da hauteskundeak egiteko eguna: 2015eko abenduaren 20a, igandea.

  3. artikulua. Foru Dekretu honek deitutako hauteskundeak ondokoek aginduko dituzte: Nafarroako kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legea, Nafarroako kontzejuetako hauteskundeetan erabili behar diren baliabide materialen ezaugarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 125/1991 Foru Dekretua eta Nafarroako kontzejuetako hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, kartazal eta inprimakien ereduak onesteko Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 25ean hartutako Erabakia.

  4. artikulua. Hauteskundeetarako deiak barne hartzen dituen kontzejuen zerrenda onetsi da (alfabetoaren arabera ordenatuta), udalerri berekoak elkarturik. Foru Dekretu honen eranskinean heldu da, bakoitzaren bizilagunak adieraziz, bai eta kontzeju bakoitzari zer dagokion hautatzea, batzuei Kontzeju Irekiko burua soilik eta beste batzuei batzordeburua eta batzordekideak.

    AZKEN XEDAPENA

    Foru dekretu honek udal hauteskunde partzialetarako deialdiaren errege dekretuak indarra hartzen duen egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2015eko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR