241/2018 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez mugak jartzen dira 2018. urtean neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Produktu fitosanitarioen erabilera kontrolatzeko plan nazionalak, nahitaez gauzatzekoa baita, produktu fitosanitarioen erabilera egokia egiaztatzeko aukera ematen du, produktu horiek ingurumenean eta kontsumitzailearen nahiz erabiltzailearen beraren segurtasunean izan dezaketen eragina murrizteko edo arintzeko.

Planeko 2015-2016 kanpainako programazioa gauzatzean, prosulfocarb materia aktiboa atzeman zen olibetan, nahiz eta hura erabiltzea baimenduta ez egon labore horretan. Egiaztatu zen materia aktibo horren erabilera oso zabaldua zegoela zerealak hazten diren Nafarroako zona batzuetan, hain zuzen olibadiak eta zereal laboreak elkarren ondoan izan ohi direnetan.

Alde horretatik, Landare Osasunari buruzko martxoaren 23ko 4/2007 Foru Legearen 30.2 artikuluak xedatzen du ezen, baldin egiaztatzen edo arrazoibidez susmatzen bada produktu fitosanitario baten edo defentsa fitosanitariorako beste baliabide baten erabilera arriskugarria dela gizakien edo abereen osasunerako edo ingurumenerako, hura aldi baterako bertan behera utzi edo haren erabilera arautzen ahalko dela.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 20an emandako 969/2016 Foru Aginduak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 18an emandako 341/2017 Foru Aginduak mugak jarri zituzten kasuan kasuko kanpainetan neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko.

Neurri hauek eraginkorrak izan dira materia aktiboaren ondorio txarrei aurrea hartzeko orduan. Hori horrela, bidezkoa da kanpaina honetan arau bat argitaratzea, ukitutako erakundeek aurkeztutako alegazioak ere bilduko dituena.

Arau honen zirriborroa jendaurrean jarri da eta ukitutako sektoreei jakinarazi zaie legez ezarritako epean. Hainbat alegazio jaso dira lau erakunderen aldetik; behar bezala aintzat hartzeaz gain, erantzuna eman zaie eta beharrezkoa izan denean zirriborroan sartu dira.

Prosulfocarb duten produktu fitosanitarioen murrizketa hauek mantendu behar direla uste da, harik eta Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak hura erabiltzeko baldintzak berraztertu arte edo produktu horien formulazioa aldatu arte, zereal laboreak eta olibadiak tartekaturik dauden zonetan ekoiztutako oliba-olioan prosulfocarb hondarrik ez dagoela bermatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta Landa Garapeneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR