24/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez 2021. urterako garatzen baita balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 24/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez 2021. urterako garatzen baita balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua. Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 68. artikuluak arautzen du araubide berezi erraztuaren edukia, eta ezartzen du erregelamendu bidez garatuko dela.

2020ra arte, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta balio erantsiaren gaineko zergari buruzko araudiek aurreikusten zuten batera eta koordinaturik aplikatzea PFEZaren zenbatespen objektiboa eta BEZaren araubide berezi erraztua, eta horrenbestez, urtero onesten zen bi araubideak garatzeko foru agindua. Nolanahi ere, halaxe xedatzen baitu Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legeak (eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatzekoa), 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera kenduta dago pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan etekin garbia zehazteko zenbatespen objektiboaren araubidea. Horregatik, foru agindu honek arautzen du, soilik, nola aplikatu BEZaren araubide erraztua.

Estatuan, azaroaren 25eko HAC/1155/2020 Aginduaren bidez garatu ziren, 2021erako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko metodoa eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztua.

Nafarroan, PFEZaren zenbatespen objektiboaren araubidea bertan behera utzi ondoren, aipatutako HAC/1155/2020 Aginduaren edukia aplikatu behar da, balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuari dagokionez 2021ean.

Dena dela, foru agindu honek beharrezko egokitzapenak egiten ditu Estatuko araudia Nafarroan aplikatu ahal izateko.

Hala, 1. artikuluan ezartzen du HAC/1155/2020 Aginduaren 1.1 artikuluan jasotako jardueretarako aplikatuko dela balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua Nafarroan, eta eduki horrekin bat, baina zenbait salbuespen edo argibide eginda.

Lehendabizi, HAC/1155/2020 Aginduaren 1.1 artikuluak 653.2 epigrafea biltzen du araubide erraztua aplikatzen duten jardueren artean: “Material eta tresna elektrikoen, elektronikoen, etxetresna elektrikoen eta argindarra ez den beste energiaren batekin ibiltzen diren etxerako beste tresna batzuen eta sukalderako altzarien txikizkako merkataritza”. Bestalde, HAC/1155/2020 Aginduaren 2.1 artikuluak epigrafe bera biltzen du pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboan sartzeko moduko jarduera gisa, eta, kasu horretan, BEZaren baliokidetasun-errekarguaren araubidea da aplikatzekoa. Argitu behar da, eta horregatik argitzen du foru agindu honek, ezen 653.2 epigrafearen kasuan, BEZaren araubide erraztua aplikatuko zaiola jarduera honi soilik: “Bere jarduerako artikuluen konponketa, 653.2 epigrafean matrikulatutako txikizkako merkatariek egina”. Hala dago jasota HAC 1155/2020 Aginduaren II. eranskinean ere, non ezartzen baitira balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuko indizeak eta moduluak.

Bestalde, ez dira berdinak maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen lehen ataleko 6. saila (foru lege horren bidez, ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifak eta jarraibidea arautzen dira) eta irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 6. saila (legegintzako errege dekretu horren bidez, ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifak eta jarraibidea onesten dira). Beraz, beharrezkoa da HAC 1155/2020 Aginduaren 1.1 artikuluaren edukia egokitzea Nafarroako EJZri buruzko araudian jasotako epigrafe eta izenetara.

Zehazki, Nafarroan, 673. epigrafea baino ez dago: “Kafetegi eta ostatuetako zerbitzuak”, estatuko araudian ez bezala, non epigrafea bananduta baitago: 673.1 “Kategoria bereziko kafetegiak eta tabernak” eta 673.2 “Bestelako kafetegiak eta tabernak”. Foru agindu honek ezartzen du BEZaren araubide erraztua aplikatuko zaiola 673. epigrafeari (“Kafetegi eta ostatuetako zerbitzuak”) eta aplikatzekoak izanen dituela 673.2 epigrafeari dagozkion indizeak eta moduluak.

Bestalde, 675. epigrafea (“Kiosko, kutxa, txosna edo antzeko bertze lokaletako zerbitzuak”), Nafarroako zein estatuko EJZri buruzko araudian, honela deitzen da: “Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokatutako kiosko, kutxa, txosna edo antzeko bertze lokaletako zerbitzuak”. Hortaz, komenigarritzat jo da izen zehatza aipatzea, EJZren tarifak arautzen dituen foru araudian jasotzen dena.

Era berean, Nafarroako 681. epigrafeak hau jasotzen du: “Hoteletako ostatu zerbitzuak”, baina estatuko araudian motelak ere barnean hartuta daude; edonola ere, BEZaren araubide erraztua izar batekoei edo bikoei baino ez zaie aplikatuko.

Bukatzeko, 683. epigrafea (“Ostatu eta apopilo-etxeetako ostatu zerbitzua”), Nafarroan, “Landetxeetan ostatua hartzeko zerbitzua” baino ez da.

Bigarrenik, kontuan hartu behar da estatuan PFEZaren zenbatespen objektiboaren araubideari eusten zaiola eta araubide horretatik baztertuta gelditzeak BEZaren araubide erraztutik baztertuta gelditzea dakarrela. Horregatik, zabaldu behar dira HAC 1155/2020 Aginduan zenbatespen objektiboari dagokionez aurreikusitako baztertze arrazoiak, Nafarroako subjektu pasiboak lurralde komuneko inguruabar berberetan baztertuta geldi daitezen BEZaren araubide erraztua aplikatzetik, nahiz eta PFEZaren zenbatespen objektiboaren araubiderik ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR