24/2018 FORU LEGEA, azaroaren 19koa, I+G+B eta energia berriztagarriak sustatzeko kreditu berezia eta kreditu-gehigarria ematekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, I+G+B ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SUSTATZEKO KREDITU BEREZIA ETA KREDITU-GEHIGARRIA EMATEKOA.

ATARIKOA

Agerian geratu da Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontu-kontsignazioa ez dela aski aurre egiteko zentro teknologikoen finantzaketa beharrei, ez eta Erminetako minizentral hidroelektrikoaren eta haren ingurunearen leheneratze kolektiborako proiektu integralak, Garesko Udalak sustatutakoak, dakartzanei ere.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago edo kontsignatutakoa aski ez bada, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu berezi bat eta/edo kreditu-gehigarri bat ematekoa.

Era berean, foru lege honek, partida izendunak sortuz, eragile horiei laguntzak zuzenean emateko gaitzen du, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.

1. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

1.276.000 euroko kreditu bat ematen da, aurre egiteko, batetik, zentro teknologikoen finantzaketa beharrei, eta, bestetik, Erminetako minizentral hidroelektrikoaren eta haren ingurunearen leheneratze kolektiborako proiektu integralak, Garesko Udalak sustatutakoak, dakartzanei.

Kreditu hori aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da:

PARTIDA ZENBATEKOA
820005 82100 4309 467303 partida, “I+D Automoción y Mecatrónica” (NAITEC) Fundazioari transferentzia egitea, bikaintasun zentroa garatzeko. 1.000.000 euro
820005 82100 4819 467306 partida, I+G+B Elikakatea. CNTA Plan estrategikoaren ezarpenerako. 150.000 euro
820001 82200 7609 425203 partida, “Garesko Udalerako transferentzia, Erminetako minizentral hidroelektrikoa eta haren ingurunea leheneratzeko” 126.000 euro
2. artikulua. Kreditu bereziaren finantzaketa

Kreditu berezi hau aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko da:

PARTIDA ZENBATEKOA
820005 82100 7309 467302 partida, I+G+B Automozioa eta mekatronika. CETENA Fundazioa, bikaintasun zentroa garatzeko. 1.000.000 euro
820005 82100 7819 467303 partida, I+G+B Elikakatea. CNTA Plan estrategikoaren ezarpenerako. 150.000 euro
820001 82200 2276 425200 partida, Energia Planerako laguntza teknikoa
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR