24/2016 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2017RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

  1. TITULUA

    Kredituak eta horien aldaketak

  2. KAPITULUA

    Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

    1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

    Onetsi egin dira 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

    1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontua.

    2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

    3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

    4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

    5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

    2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

    1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera- orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 4.061.878.789 euro egiten dute.

    2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 4.061.878.789 euro egiten dute bateratuta.

    3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 34. artikuluan arautzen den gastu ez-finantzarioaren muga 3.731.453.266 eurokoa da.

    4. Aurrekontu-egonkortasuneko helburuak betetze aldera, eta Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera, gastu ez-finantzarioaren muga, Toki Ogasunen Funtsa deskontatu ondoren, 3.524.293.603 euroan ezarrita geratzen da.

  3. KAPITULUA

    Aurrekontuetako kredituen aldaketa

    3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

    Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

    Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko kontu-sailen arteko funts mugimenduak, baldin eta, kontu-sail horietan agertzen diren kredituek helburu bera izanik, kontu-sail ezberdinetan kokatuta badaude Europar Batasunak gastuen erabilera hobeto kontrolatze aldera halaxe exijitzeagatik, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

    4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

    1. Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena eman ahal du, Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ekitaldian zehar ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu-aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

    2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten kontu-sailetan eragin zuzena duen kreditu aldaketa oro egiteko, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da aldez aurretik. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

    5. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

    Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, gehikuntza izan ahalko dute, 2017ko ekitaldiari dagokionez, kontu-sail hauek edo ekitaldian zehar helburu hauekin sortu beharrekoek: terrorismoaren biktimak edo indarreko araudian zehaztutako motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei kalte-ordainak ematearen ondorioz onets litezkeen diru-laguntza eta maileguak emateko kontu-sail guztiek, eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion kontu-sail guztiek.

    Aurrekoez gainera, ondorengoek ere gehikuntza izan ahal dute:

    1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontu-sailok:

    1. 010001-01000-2275-921100 kontu-saila, “Hauteskundeak” izenekoa. Kontu-sail horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsioekin zerikusia daukaten edonolako gastuak.

    2. 020002-04100-1001-921400 kontusaila, “Lehendakari ohi eta kontseilari ohientzako prestazioak” izenekoa.

    3. 020002-04100-1620-921400 kontu-saila, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.

    4. 020002-04100-1800-921400 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    5. 020002-04100-1810-921400 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    6. 020002-04100-1820-921403 kontu-saila, “Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

    7. 020002-04300-1614-211100 kontusaila, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

    8. 030001-03000-4819-112100 kontu-saila, “Profesionalen Elkargoentzako transferentziak” izenekoa.

    9. 051000-02100-1800-132100 kontu-saila, “Apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.

    10. 051000-02100-2274-132103 kontusaila, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.

      2. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontu-sailok:

    11. 100000-10000-4709-441100 kontu-saila, “AUDENASA. Merkataritzako politika” izenekoa.

    12. 111002-11300-6002-923100 kontu-saila, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.

    13. 111002-11300-6020-923100 kontu-saila, “Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea”.

    14. 111002-11300-6020-923104 kontu-saila, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.

    15. 111002-11300-8500-923100 kontu-saila, “Sektore publikoko akzioak erostea” izenekoa.

    16. 150000-17000-6094-923400 kontu-saila, “Iruzur fiskalaren aurkako plana” izenekoa.

    17. 151000-17330-2273-467900 kontu-saila, “Enkargua TRACASA Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta sartzeko zerbitzuak” izenekoa.

    18. 155003-17830-2272-932103 kontu-saila, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.

    19. 155003-17830-3501-932100 kontu-saila, “Berandutze-interesak zergen itzulketetan” izenekoa.

    20. 155003-17830-3501-932102 kontu-saila, “Berandutze-interesak bidegabeko diru-sarreren itzulketengatik” izenekoa.

    21. 160000-17100-2269-941100 kontu-saila, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.

      3. Hezkuntza Departamentuko kontu-sailok:

    22. 400000-41000-1220-322002 kontu-saila, “Irakaskuntza publikoaren arloko murrizketei amaiera ematea” izenekoa.

    23. 400000-41000-1220-322000 kontusaila, “Aldi baterako langileen ordainsariak” izenekoa.

    24. 400000-41000-1800-322000 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    25. 400000-41000-1810-322000 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    26. 410000-41100-2290-322000 kontu-saila, “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izenekoa.

    27. 410002-41140-4609-322D00 kontu-saila, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako diru-laguntza” izenekoa.

    28. 410002 -41140 -6081 -321100 kontu-saila. “Ikasliburuak doan jasotzeko plana” izenekoa.

    29. 410002 -41140 -7811 -321100 kontu-saila. “Ikasliburuak doan jasotzeko programa” izenekoa.

    30. 410004-41830-2210-324100 kontusaila, “Jantokiak” izenekoa.

    31. 410004-41830-2230-324100 kontusaila, “Eskola garraioa” izenekoa.

    32. 411001-41010-6001-325100 kontusaila, “Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak” izenekoa.

    33. 420002 -42120 -4609 -322100 kontu-saila, “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izenekoa.

      4. Osasun Departamentuko kontu-sailok:

    34. 54. programa-multzokoak, kode ekonomiko hauei dagozkienak: 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500; bai eta 52. programa-multzoaren barruan 2215 kode ekonomikoari dagozkionak.

    35. 540000-52000-1800-311100 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    36. 540000-52000-1810-311100 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    37. 540005-52831-4809-313100 kontu-saila, “Farmazia-prestazioak” izenekoa.

    38. 540005-52831-4809-313102 kontu-saila, “Xurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk” izenekoa.

    39. 540005-52831-4809-313103 kontu-saila, “Farmazia-prestazioak-koordainketa arautzea” izenekoa.

    40. 543004-52214-2276-312700 kontu-saila, “Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko” izenekoa.

      5. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontu-sailok:

    41. 710000-71210-4700-412100 kontu-saila, “Landaketak erauzteagatiko kalte-ordainak” izenekoa.

    42. 710000-71210-4700-412107 kontu-saila, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

    43. 710000-71210-7700-412100 kontu-saila, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

    44. 710001-71230-4700-414210 kontu-saila, “Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez” izenekoa.

    45. 710004-71320-2279-412205 kontu-saila, “Larrialdiko txertaketa ofizialak” izenekoa.

    46. 710004-71320-7700-412200 kontu-saila, “Kalte-ordaina abereak epizootien ondorioz hil behar izateagatik, eta azienda mugitzeko debekuaren ondoriozko irabazi lortugabeagatik” izenekoa.

    47. 720000-71510-4700-414100 kontu-saila, “Nafarroako Ubidetiko ureztaketen kanona” izenekoa.

    48. 720000-71510-4700-414102 kontu-saila, “Nafarroako Ubidetiko ureztaketen kanona. 1. fasearen handitzea” izenekoa.

    49. 720000-71510-7609-414400 kontu-saila, “Titulartasun publikoko nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzak, aparteko uholdeengatik”...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR