237/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen da ekainaren 16ko 222/2016 Foru Agindua, zeinaren bitartez arautu baitzen sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili, oihaneko suteak prebenitzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzaren jarduera sozioekonomikoak eta ingurumenaren babesa bateragarriak izan daitezen, azken urte hauetan urtero onetsi dira, zenbait baldintzarekin, sua kudeaketarako tresna gisa ahalbidetzen duten arauak, batez ere Nafarroako iparraldean belaiak erretzeari dagokionez. Halaber, salbuespenez, nekazaritzako eta oihaneko lurretan erretzea baimendu da, hainbat faktore direla eta, besteak beste izurriak eta gaixotasunak agertzeagatik.

Era berean, udako aldian sute arriskua oso handia denez, urtero mugak ezarri dira, sua erabiltzeko tenperaturarik altuenak eta plubiometriarik baxuenak dituzten hilabeteetan.

Ekainaren 24ko 195/2014 Foru Aginduak arlo horren gaineko guztiak arau bakar batean bildu zituen. Ekainaren 24ko 222/2016 Foru Aginduak aldaketak egin zituen, berariaz araututa ez zegoena argitzeko, esku hartzen dutenei berme juridiko handiagoa emateko eta prozesuak bizkortzeko, betiere prebentzioari eutsita pertsonen segurtasunaren alde eta Nafarroako Foru Komunitatean oihanak mantentzearen alde.

Gaur egun, beharrezkotzat jotzen da ekainaren 16ko 222/2016 Foru Agindua aldatzea, erreketak egiteko eta horiek eskatzeko epeak egokitzeko, udatik kanpo hondakinak erretzeari dagokionez, eta erantzungailu automatikoa eta www.navarra.es webgunean informazioa gaitzeko, erreketak egiteko aukerari buruz, arrisku indizearen arabera.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Oihaneko suteak prebenitzeko sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duen ekainaren 16ko 222/2016 Foru Agindua aldatzea. Artikuluak honela idatzita geldituko dira.

  1. 6.1.4. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

    “4.–Ondoko kasuetan ezin izanen da uztondoa erre:

    –Ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte.

    –Oihanen artean kokatuta dauden nekazaritzako lurretan.

    –Oihan, zuhaizti edo sasitza batetik 100 metro baino hurbilago dauden nekazaritzako lurretan, haien azalera 5 hektarea baino handiagoa denean.”

  2. 6.2. artikulua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

    “6.2. Uztondoak ez diren lehorreko lurretako beste erreketa batzuk (landare hondarrak, inausketen hondarrak eta beste batzuk erretzea).

  3. Udan debekatuta egonen da sua erabiltzea beste erreketa batzuk egiteko nekazaritzako lehorreko lurretan.

  4. Aldi horretatik kanpo, norbaitek erreketarik egin nahi badu gutxienez 5 hektareako azalera duen zuhaizti edo sasitza batetik 100 metro baino hurbilagoko nekazaritza lurretan, egin ahal izanen du, inprimaki autokopiagarriko baimena eskatuta eskualdeko basozaintzari, jarduera baino 15 egun natural lehenago gutxienez.

    100 metro baino...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR