235/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean nekazari gazteei Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideak emateko prozedura ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatean mahastiak landa ditzaten.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak nekazaritzako eta abeltzaintzako eskumenak bere gain har ditzake, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Espainiako 1978ko Konstituzioaren 149.1.13 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateak eskumen osoa du nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritzako elikagaien industria gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50. artikuluak ezartzen duenez.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren 25. artikuluaren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuko Nekazaritzako Erregistroen Atalari dagozkio Mahastien Erregistroari eta bere produkzio elementuei, kuotei eta eskubideei lotutako eskudantziak, besteak beste.

Bestetik, Europar Batasunaren eremuan, Nekazaritzako merkatu antolamendu bateratua sortu eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezartzen dituen urriaren 22ko Kontseiluaren (EE) 1234/2007 Erregelamenduak (Merkatu Antolakunde Bateratuetarako erregelamendu bakarra), IV bis atalean, mahastizaintza eta ardogintza sektoreko ekoizpen ahalmena arautzen du. 85 undecies artikuluak ezartzen du ezen, nazioko edo eskualdeko mailan ekoizpen ahalmenaren kudeaketa hobetzeko, Estatu kideek landatzeko eskubideen Erreserba Nazional bat eratuko dutela, edo, kasua bada, Eskualdeko Erreserbak, eta 85 duodecis artikuluak erreserbetatik heldu diren landaketa eskubideak arautzen ditu.

Horri buruzko beste arau batzuk: Mahatsondoei eta Ardoari buruzko uztailaren 10eko 24/2003 Legea, eta Mahastietako ekoizpen ahalmena arautzen duen uztailaren 18ko 1244/2008 Errege Dekretua. Azken honek, VII. kapituluan, eskubideen erreserben funtzionamendua arautzen du.

Nafarroan, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duen abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuak, I. kapituluan, Nafarroako Erreserbako eskubideak emateko prozedura arautzen du. Ildo horretan, aipatu foru dekretuaren 5. artikuluak ezartzen du ezen Erreserbako eskubideak emateko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak foru agindu bat argitaratu beharko duela, deialdiak eta haien oinarri arautzaileak ezartzeko, 56/2006 Foru Dekretuaren 6. artikuluan eskubideak emateko ezartzen diren irizpideekin bat.

Bestetik, nekazaritzak, edozein sektore ekonomikok bezala, bere jarraitasuna bermatu behar du, lurralde garapenean laguntzen eta gizarteari ondasun eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko. Nekazaritza eta abeltzaintza estrategikoak dira, jakiak produzitzen baitituzte.

Ildo horretan, Europako nekazaritzan eta abeltzaintzan, zehazki Espainian eta Nafarroan, belaunaldi aldaketa behar baino txikiagoa da, eta horregatik neurri batzuk abian jarri behar dira gazteak sektorean sartzea zailtzen duten oztopoak kentzeko.

Mahastietako ahalmenaren kontrola arautzen duen Europar Batasuneko araudiaren arabera, landaketa eskubideak erabili behar dira mahastiak landatzeko. Landare eskubideek merkatuan duten balioa oztopo handia da ustiategiaren titularra nekazari gazte bat bada, jardueraren lehen urteetan nekazari gazteak gastu handiak baititu, nekazaritzako enpresaburu gisa jarduera hastearen ondorioz.

Horregatik, administrazio eskudunek tresnak abian jarri behar dituzte gazteek mahastiak landatzeko eskubideak eskuratzeko aukera izan dezaten, kostua eta ustiategiaren karga handitu gabe, modu horretan ustiategia handituz eta haren bideragarritasuna erraztuz.

2016ko urtarrilaren 1ean mahastien landaketak baimentzeko sistema berri bat hasten da, 2030eko abenduaren 31 arte indarrean egonen dena, Nekazaritzako produktuen merkatu antolakunde bateratua sortzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduan ezartzen den bezala. Arau berri horrekin, landatzeko eskubideen Erreserbak desagertuko dira eta, zehazki, Nafarroako Erreserbako eskubideak.

Erreserbako eskubideak emateko lehentasunezko irizpideen artean, ondoko hau ezarri behar da: eskualde jakin batzuetan kalitateko ardoen ekoizpenerako lurzatietan egitea landaketak, Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duen abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuaren 6.e) artikuluan ezartzen den bezala.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean nekazari gazteei Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideak eskatzeko, tramitatzeko eta emateko prozedura ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean mahastiak landa ditzaten, Nafarroa Jatorrizko Deituraren eta/edo Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren eremu geografikoen barnean.

  3. Erreserbako eskubideak gehienez 120 hektareatarako emanen dira Nafarroa Jatorrizko Deituran...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR