232/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, hiru prestakuntza bekatarako deialdia onesten duena unibertsitateko tituludunentzat Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuan aritzeko (Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak unibertsitateko tituludunentzako hiru prestakuntza beka sortu eta haien deialdia egitea proposatzen du Eskubide Sozialetako Departamentuan, gazte tituludunen prestakuntzan modu eraginkorrean laguntzeko.

Horrenbestez, Departamentuaren egitura organikoa onesten duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Hiru prestakuntza beka emateko deialdia onestea: bi Soziologian graduatutako pertsonentzat eta bat Ekonomian edo Administrazioan eta Enpresa Zuzendaritzan graduatutakoentzat, 12 hilabeterako eta Plangintza eta Ebaluazio Atalean aritzeko, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusian, foru agindu honi gehitutako eranskinetan jasotzen diren oinarriei jarraituz.

  2. 2016an gehienez 23.314,32 euroko gastua baimentzea, 2016ko gastuen aurrekontuko “Bekak eta ikerketa proiektuak” izeneko 900008-92100-4809-231002 kontu-sailaren kargura, eta 2017an gehienez 16.834,32 eurokoa, urte horretako gastuen aurrekontuari dagokion kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu hau Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusira, Plangintza eta Ebaluazio Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora igortzea, bai eta Diru-Laguntzen Datu Base Nazionalera ere.

    Iruñean, 2016ko maiatzaren 5ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

    1. ERANSKINA

    Hiru prestakuntza beketarako deialdiaren oinarriak, Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuan aritzeko

  5. oinarria.–Xedea.

    Unibertsitateko tituludunentzako hiru prestakuntza beka norgehiagokako araubideari jarraikiz ematea du xede deialdi honek, Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuan aritzeko.

  6. Bi beka, Soziologiako tituludun unibertsitarioentzat, Soziologiako gradua dutenentzat.

  7. Beka bat, Ekonomiako tituludun unibertsitarioentzat, Ekonomiako gradua edo Administrazioko eta Enpresa Zuzendaritzak gradua nahiz Administrazioko eta Enpresa Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza dutenentzat.

    Deialdiaren xedea unibertsitateko tituludunen prestakuntza bultzatzea da, departamentuan gauzatzen diren gizarte politikak zuzenean ezagut ditzaten.

  8. oinarria.–Aurrekontu erabilgarria.

    Deialdi honetarako zenbatekoa 23.314,32 eurokoa da, 2016ko gastuen aurrekontuko “Ikerketa proiektuak eta bekak” izeneko 900008 92100 4809 231002 kontu-sailaren kargura, eta 16.834,32 eurokoa, 2017ko aurrekontuetan prestatuko den kontu-sailaren kargura.

  9. oinarria.–Iraupena.

    Bekek urtebete iraunen dute, 2016ko ekainaren 1etik hasita, edo, geroago egiten bada haiek ematen dituen ebazpena, ebazpen horretan adierazten den egunetik.

    Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusiak bekaren iraupena luzatzen ahalko du, gehienez ere hiru urte egin arte, hasierako aldia eta luzapenak barne.

  10. oinarria.–Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

    Bekak 40.148,64 eurokoak dira. Zenbateko horretan Gizarte Segurantzaren kotizazioak sarturik daude. Beka bakoitza ordaintzeko, 1.080 euro gordin emanen dira hilabetero, edo horren zati proportzionala, bidezko bada; eta hilabetea bukaturik ordainduko da. Zenbateko horretatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokiona kenduko da. Orobat, Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuak, hilero, bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotaren zatia ordainduko du (35,24 euro).

  11. oinarria.–Tutoretzak.

    5.1. Kasuan kasuko administrazio unitateak tutore bat, eskatutako titulua edo goragokoa duena, izendatuko du bekadunaren jarduerak zuzendu eta gainbegiratzeko.

    5.2. Tutoreak egin beharreko lanak aginduko ditu, ordutegiak finkatuko ditu eta bekadunek beren eginbeharrak bete ditzaten begiratuko du.

  12. oinarria.–Bateraezintasunak.

    Prestakuntza bekak bateraezinak izanen dira Administrazio beraren eta beste administrazio publiko batzuen bekekin.

  13. oinarria.–Eskatzaileen betebeharrak.

    Betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak soilik izan daitezke onuradunak:

    1. Adinez nagusia izatea.

    2. Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estatu batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

    3. Jarduteko gaitasun osoa izatea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR