230/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, abereen gaitzak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko arauak onetsi, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteen osasun programen gutxieneko edukia finkatu eta 2015eko laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan urtarrilaren 27ko 17/1997 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak. Elkarte horiek ezinbesteko lana egiten dute abereen osasuna mantentzeko eta, ondorioz, jarduera horretatik lortzen diren produktuen osasungarritasuna bermatzeko.

Funtsezkoa da elkarte horien jarduera diruz laguntzea, lanean segi dezaten bermatzeko. Foru dekretu horren 6. artikuluak ahalmena ematen dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte aitortuei laguntzak emateko aurrekontuan dagoen diruaren arabera.

Otsailaren 13ko 81/2015 Errege Dekretuaren bidez, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteentzako Estatuko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak ezartzen dira.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Arauak onestea.

  1. Abereen gaitzak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako Nafarroako elkarteei laguntzak emateko arauak onesten dira, foru agindu honen I. eranskinean eta arau honen II., III. eta IV. eranskinetan ageri den moduan.

  2. Laguntzetarako araubide honek 2020ko abenduaren 31 arte iraunen du.

    Lehen xedapen gehigarria.–2015erako laguntzen deialdia.

  3. Abereen gaitzak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako Nafarroako elkarteei laguntzak emateko 2015eko deialdia onesten da.

  4. Hilabeteko epea dago 2015ean laguntza eskaerak aurkezteko, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Aurrekontuko kredituak.

    Laguntza hauek aplikatzearen ondoriozko gastuetarako, 67.500 euroko gastua baimentzen da, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontu orokorretako “Zenbait espezieren osasun defentsarako elkarteen sustapena” izeneko 710004 71320 4819 412200 kontu-sailaren kargura.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Aplikatzeko baldintza.

    Foru agindu honetan arautzen diren laguntzak emateko, salbuespen eskaera argitaratu beharko da Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren web-orrialdean, Batzordearen 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9.1 artikuluaren arabera.

    Laugarren xedapen gehigarria.–Deialdiaren aurkako errekurtsoak.

    Deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Indarrik gabe uzten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 2ko 329/2010 Foru Agindua; alegia, abelburuen gaitzak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko arauak onetsi zituena eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteen osasun programen gutxieneko edukia finkatu zuena; orobat, aurrekoa aldatu zuten irailaren 22ko 430/2010 Foru Agindua eta maiatzaren 14ko 151/2013 Foru Agindua.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2015eko ekainaren 5ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

    1. ERANSKINA

    Abereen gaitzak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako Nafarroako elkarteei laguntzak emateko arauak

  5. artikulua. Xedea eta helburua.

  6. Abeltzaintzaren osasun defentsarako Nafarroako elkarteei laguntzak emateko arauak ezartzea du xede foru agindu honek, behi-aziendaren, ardi eta ahuntz aziendaren, zaldi-aziendaren eta untxien gaitzak prebenitzeko, kontrolatzeko, desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko lanak egiteagatik, abeltzaintzako ustiategien osasun estatusa hobetzeko asmoz.

  7. Abereen gaitzak prebenitu, kontrolatu, desagerrarazi eta haien aurka borrokatzeko osasun jarduketa edo programetako kostuak konpentsatzea dute xede laguntza hauek.

  8. Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluan jasotako salbuespen baldintzak eta laguntza kategoriak aplikatzeko esparruan kokatzen da laguntza araubide hau; erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

  9. Laguntza horiek Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren aplikazio eremutik baztertuta daude kasu hauetan:

    1. Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo eta berreskuratze agindu baten zain dauden enpresentzako banakako laguntzak ematen diren kasuan.

    2. Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan definitzen diren moduan krisiak jota dauden enpresentzako laguntzak direnean.

  10. artikulua. Definizioak.

    Foru agindu honen ondorioetarako, hurrengo definizioak aplikatuko dira:

    Abeltzaintzako ustiategia. Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA) ezarri eta arautu zuen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan definitzen den moduan. Ustiategiek eskaeraren urteko urtarrilaren 1ean egon beharko dute inskribatuta.

    Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte diruz lagungarria. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak Nafarroan arautzen dituen urtarrilaren 27ko 17/1997 Foru Dekretuan definitzen den moduan, eta 1.000 AzLU edo umetarako 10.000 untxi eme baino gehiago dituena.

    AzLU. Azienda Larriko Unitatea, hau da, behi-aziendako ale heldu bat (24 hilabetetik gorakoa), ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuaren VI. eranskineko baliokidetza taulen arabera. Dekretu horrek abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri zituen.

  11. artikulua. Onuradunak.

  12. Laguntza hauek eskatzeko, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteek ETEak izan beharko dute, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. eranskinaren arabera, Abeltzaintzaren Osasun Defentsarako Elkarteen Nafarroako Erregistroan inskribatuta beharko dute egon, Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak Nafarroako Foru Komunitatean arautzen dituen urtarrilaren 27ko 17/1997 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta otsailaren 13ko 81/2015 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak beharko dituzte bete. Errege dekretu horren bidez, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteentzako Estatuko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri ziren.

  13. Hauek dira laguntzen azkeneko onuradunak: Nafarroako Foru Komunitateak ofizialki onartutako abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte batean sartutako nekazaritzako ustiategi txiki eta ertainak.

  14. artikulua. Betekizunak eta konpromisoak.

    Foru agindu honetan araututako laguntzak jaso ahal izateko, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteek betekizun hauek dituzte:

    1. Abeltzaintzaren Osasun Defentsarako Elkarteen Erregistroan onartua eta inskribatuta egotea, urteko deialdiari dagozkion laguntzen eskaera aurkezteko epea bukatu baino lehen.

    2. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko abeltzainei eskatzea ezartzen den osasun programa erkidean jasotzen diren jarduketak egiteko, elkartea osatzen duten abere-espezieen arabera, eta foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoarekin bat, bertan garatzen baitira osasun programen gutxieneko edukiak.

    3. Gaitzak desagerrarazteko programa nazionalen esparruan Estatuko araudiak edo ezarrita dauden programek nahiz ezarriko direnek nahitaezkotzat dituzten osasun kontrol eta jarduketa guztiak egitea Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan; zein den abere espeziea, hari dagozkionak.

    4. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteari dagozkion jarduketak betetzea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, abenduaren 20ko 2611/1966 Errege Dekretuan aurreikusitako gaitzak desagerrarazteko programei dagokienez, dekretu horretan arautzen baitira abereen gaitzak desagerrarazteko programa nazionalak.

  15. artikulua. Diruz lagungarriak diren kontzeptuak eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

  16. Eskaera aurkezten denetik egindako jarduerentzat bakarrik emanen dira laguntzak, Abere Osasunaren Mundu Erakundearen (OIE) abereen gaitzen zerrendan jasotako gaitzei edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren maiatzaren 15eko 652/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eta II. eranskinetan aipatzen diren abereen gaitzei eta zoonosiei loturik; erregelamendu horrek elikakateari, abere osasunari eta abereen ongizateari buruzko gastuak kudeatzeko xedapenak ezartzen ditu, baita landare osasunari eta landare ugalketako materialei buruzkoak ere, eta honako hauek aldatzen ditu: Kontseiluaren 98/56/EE, 2000/29/EE eta 2008/90/EE zuzentarauak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 178/2002 (EE), 882/2004 (EE), 396/2005 (EE) eta 1107/2009 (EE) Erregelamenduak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/128/EE zuzentaraua; gainera, indarrik gabe uzten ditu Kontseiluaren 66/399/EEE, 76/894/EEE eta 2009/470/EE Erabakiak; orobat, albaitaritza sektoreko zenbait gasturi buruzko Kontseiluaren ekainaren 26ko 90/424/EEE Erabakiaren eranskinean, kontzeptu hauei buruz:

    1. Osasun kontrolak, proba diagnostikoak, laborategiko analisiak edo abereen gaitzak detektatzeko beste neurri batzuk, barne harturik abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteetako albaitarien jarduketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR