23/2018 FORU LEGEA, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK:

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako.

FORU LEGEA, NAFARROAKO POLIZIEI BURUZKOA.

  1. TITULUA

    Nafarroako Poliziak eta haien arteko harremanak

  2. KAPITULUA

    Printzipio orokorrak eta jardute-printzipioak

    1. artikulua. Xedea eta definizioak

    2. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 46., 49.1.b) eta 51. artikuluen garapen modura, eta Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriaren babesean, foru lege honen xedea hau da:

      1. Nafarroako Foruzaingoaren araubidea ezartzea.

      2. Nafarroako Tokiko Polizien araubidea ezartzea.

      3. Nafarroako Foru Komunitatean dauden polizia desberdinak koordinatzea, Nafarroako Segurtasun Publikoaren Foru Legean araututa ez dauden alderdietan.

      4. Tokiko Poliziako zerbitzuen araubide berariazkoa ezartzea.

      5. Tokiko Poliziako laguntzaileen araubide berariazkoa ezartzea.

      6. Nafarroako polizietako langileen Estatutua ezartzea.

    3. Foru lege honen ondorioetarako, honela ulertuko dira:

      1. Nafarroako poliziak: Nafarroako Foruzaingoa, Nafarroako tokiko poliziak eta tokiko poliziako zerbitzuak.

      2. Polizia: segurtasun publikoa zaintzearen ardura duen funtzionario-izaeradun langilea, Nafarroako polizietako bateko kide dena eta legeek horretarako ematen dioten agintea duena.

      3. Nafarroako Foruzaingoa: Nafarroako Foru Komunitateko polizia berekia.

      4. Nafarroako toki entitateetako poliziak: Nafarroako toki entitate baten menpekoak diren poliziak, tokiko poliziek eta udal agenteek osatuak.

      5. Tokiko Polizia: izaera zibileko segurtasun zerbitzua, egitura eta antolamendu hierarkizatua duena, Nafarroako toki entitate bakar baten menpekoa.

      6. Udal agenteak: toki entitateetako langile funtzionarioak, modu ez esklusiboan polizia-zerbitzu bat ematen dutenak, edozein dela ere egun daukaten deitura.

      7. Tokiko Poliziako laguntzailea: Tokiko Polizia duten Nafarroako toki entitateek administrazio araubidean aldi baterako kontratatzen dituzten langileak, polizia horretako langileei laguntzeko, absentismo arrazoiak tarteko, kasuko plantilla organikoan hutsik dauden lanpostuak aldi baterako betetzeko, edo segurtasun publikoarekin zerikusia duten beharrei kasu egiteko, langile finkoak aski ez direnean haiei erantzuteko.

      8. Tokiko Poliziako Zerbitzua: tokiko poliziarik ez duten Nafarroako toki entitateek emandako polizia-zerbitzua, “udal agenteak” deitura hartuko duten langileek osatua.

    4. artikulua. Nafarroako polizien helburua.

      Nafarroako poliziek helburu hauek dituzte:

      1. Ordenamendu juridikoak pertsonei aitorturiko askatasun eta eskubideak babestu eta zaintzea.

      2. Lasaitasun eta segurtasun publikoak, legearekiko errespetua eta gizarteko ordena mantentzen direla bermatzea.

      3. Delinkuentziaren prebentzioa eta haren aurkako borroka.

      4. Herritarrei laguntza eta zerbitzuak ematea.

    5. artikulua. Jardute-printzipioak.

    6. Nafarroako Polizietako langileek ondoko jardute-printzipio hauei jarraikiz beteko dituzte beren eginkizunak:

      1. Une oro bete eta betearaziko dituzte Konstituzioa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa eta gainerako ordenamendu juridiko indarduna.

      2. Erabateko neutraltasun politikoz eta inpartzialtasunez jokatuko dute eta, horrenbestez, inolako diskriminaziorik egin gabe arraza, erlijioa, iritzia, sexua, sexu-orientazioa, hizkuntza, bizitokia, jaioterria edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela kausa.

        Aurrekoari dagokionez, kontrol edo esku-hartze batean identifikazio pertsonala egin behar denean, Nafarroako polizietako langileek kasuko identifikazio-inprimakiak bete beharko dituzte, ezarritako baldintzetan.

      3. Zuzentasunez eta duintasunez jokatuko dute, eta ustelkeriazko egintza orori irmoki aurre eginen diote.

      4. Laneko jardunean hierarkia eta menpekotasun printzipioei men eginen diete. Zor den obedientziak ez du babestuko egintza nabarmenki ilegalen gauzatzea dakarren agindurik.

      5. Beren nagusiei jakinaraziko dizkiete zerbitzua dela-eta egiten dituzten jarduketak, bai eta horien arrazoi eta helburuak ere.

      6. Justizia Administrazioarekin lankidetzan arituko dira, eta laguntza emanen diote indarreko arauetan ezarrita dagoen moduan.

      7. Indarkeria fisiko edo morala dakarten eta abusuan, arbitrariotasunean edo diskriminazioan oinarritzen diren jokabide oro galaraziko dituzte.

      8. Herritarrekiko harremanetan egoki eta adeitasunez jokatuko dute beti eta beharrezkoa denean edo eskatzen zaienetan haiei laguntza eta babesa emanen dizkiete, eta egiten dituzten esku-hartze guztien arrazoi eta helburuei buruz behar den informazioa emanen diete.

      9. Behar bezalako erabakitasunez eta berandutzarik gabe jokatuko dute, jokabide horren baitan dagoenean kalte larri, berehalako eta konponezin bat ekiditea. Horrelakoetan, koherentzia, egokitasun eta proportzionaltasun printzipioen arabera erabiliko dituzte eskueran dituzten baliabideak.

      10. Arauzko armak beren edo beste pertsona batzuen bizia eta integritate fisikoa arrisku arrazionalki larrian daudenean baino ez dituzte erabiliko, eta herritarren segurtasunerako arrisku larria ekar dezaketen egoeretan.

      11. Zein poliziatako kide diren, halakotzat identifikatuko dira atxiloketa bat egiten dutenean, bai eta beren jokabideak herritarrek legez dituzten eskubide eta askatasunen egikaritzea mugatzen duen beste egoeretan ere.

      12. Atxiloturik dauden edo zaintzapean dituzten pertsonen bizia eta integritate fisikoa zainduko dituzte, eta haien ohorea eta duintasuna errespetatuko. Horretarako, polizia-etxeek, ziegek eta galdeketa-gelek bideo-kamerak izan behar dituzte. Kasuko epaileek eskatzen ahalko dituzte haien grabaketak, atxilotuek salaketarik aurkeztuz gero.

      13. Beren lan jardunean Europako Kontseiluak Poliziaren Etikarako Europako Kodeari dagokionez emandako gomendioak beteko dituzte.

      14. Ordenamendu juridikoak pertsona bat atxilotzen den kasuetarako ezartzen dituen izapide, epe eta betebeharrak behar bezala bete eta begiratuko dituzte, epaileen aurrera lehenbailehen eramateko.

        ñ) Lan dedikazioari dagokionez, erabateko dedikazioz arituko dira, eta betiere esku hartu beharko dute, nonahi eta noiznahi, bai lanorduetan bai haietatik kanpo, defendatze aldera pertsonen bizia eta integritatea, legea eta herritarren segurtasuna, bai eta edozein delitu-egite galarazteko ere.

      15. Lanbideko sekretuari dagokionez, lan-jardunagatik edo -jardunean eskuratzen duten informazio guztia zorrozki gordeko dute isilpean, informazio-iturrien berri ematera behartuta egon gabe, salbu eta dagozkien eginkizunengatik edo lege-xedapenengatik hori aginduzkoa dutenean.

      16. Uneoro beteko eta betearaziko dituzte Nazio Batuen giza eskubideei buruzko itun nagusiak, bai eta legea betearazteaz arduratzen diren funtzionarioentzat Nazio Batuek egindako adierazpen eta printzipio-multzo ugariak ere.

      17. Beren jokabidean, Poliziari zuzendutako Giza Eskubideei buruzko Araudia eta Jardunbidea beteko dituzte, Nazio Batuen Giza Eskubideen aldeko Goi-komisarioaren Bulegoak emandakoak.

      18. Ezin izanen dute aurpegia estali herritarren segurtasuneko kontuetan inplikatutako pertsonei errekerimenduak edo ohartarazpenak egiten dizkietenean, salbu eta erregelamendu bidez ezarritako kasuetan.

        Halaber, une oro erakutsi beharko dute beren polizia-identifikazioko zenbakia.

    7. Nafarroako Polizietako langileek zuzeneko erantzukizuna izanen dute legezko edo erregelamenduzko arauak hautsiz edo aurreko apartatuan jasotako printzipioak urratuz beren lan jardunean aurrera eramaten dituzten egintzen gainean, deusetan galarazi gabe kasuko Administrazio Publikoari egokitzen ahal zaion ondare-erantzukizuna.

  3. KAPITULUA

    Nafarroako Polizien antolaketa

    1. artikulua. Antolaketa-printzipioak.

      Nafarroako Poliziak honako printzipio hauen arabera antolatuko dira:

      1. Haien eginkizunak segurtasunaren arloko eskumena duten agintari publikoen agindupean beteko dituzte, beren erregelamendu organikoek adierazitako autonomia operatiboko graduarekin.

      2. Oro har, Nafarroako Foruzaingoa izanen da informazioa eta polizia-laguntza zentralizatu eta Nafarroako tokiko poliziei bideratzeaz arduratuko dena, deusetan galarazi gabe Estatuko segurtasun indar eta kidegoei dagozkien eskumenak.

      3. Argiro zehaztutako aginte-katea izanen dute. Nafarroako Polizietako langileek, hierarkia-maila guztietan, zuzeneko erantzukizuna izanen dute beren egintzen, ez-egiteen edo menpekoei ematen dizkieten aginduen gainean.

      4. Beren langileen eta herritarren arteko harremanak onak izan daitezen sustatuko dute, segurtasun publikoaren arloko zerbitzuak ematen dituzten profesionalak diren aldetik, eta herritarrengandik ahalik eta hurbilen egoten saiatuko dira, herritarren eta poliziaren arteko komunikazioa eta elkar-ulertzea bultzatzeko.

      5. Beren langileen hautapena, berdin delarik zer mailarekin sartzen diren lanbidean, zerbitzuaren helburuak betetzeko dituzten gaitasun pertsonaletan oinarrituz eginen dute, irizpide objektibo eta ez-baztertzaileetan oinarritutako prozedurei jarraikiz, Poliziako langileak beraiek zerbitzatzen duten gizartearen isla izan daitezen. Langile horiek lanean jarduteko behar den oinarrizko prestakuntza jaso beharko dute, eta horren ondotik etengabeko prestakuntza eta prestakuntza espezializatua, bai eta, behar izanez gero, aginte- eta kudeaketa-eginkizunetarako prestakuntza ere.

      6. Langileei dagozkien eskubideak aitortuko dizkiete, eta foru lege honetan eta aplikagarri diren gainerako arauetan ezartzen diren betebeharrak betetzeko exigituko diete.

      7. Langileen zintzotasuna eta beren eginkizunetako jokabide egokia bermatzeko moduko diziplina neurriak hartuko dituzte.

    2. artikulua. Egitura organikoa.

      Nafarroako Poliziak honela antolatuko dira:

      1. Kasuan kasuko Poliziako buruaren kargua.

      2. Enplegu hauek, guztiak edo batzuk, ordena honetan hierarkikoki egituratuta: Komisario Nagusia, Komisarioa, Inspektorea, Inspektoreordea, Agente Lehena eta Agentea.

    3. artikulua. Herritarrekiko harremanak.

    4. Oro har, Nafarroako Poliziek Arreta Polizialerako Bulego bat izan dezakete, eta bertan, salaketak jasotzeaz gain, herritarren kexak, eskaerak eta...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA