23/2015 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Ekonomiako eta Finantza Politikako kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Departamentuan izandako berregituraketaren ondorioz, beharrezkoa da ordezkoen izendapena departamentuaren egitura berrira egokitzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen duenez, departamentuaren titularrak izendatuko ditu zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordezkoak, kargu horiek hutsik daudenean, titularrak kanpoan edo eri direnean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean.

Legezko agindu horrekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren ordezkapena.

    Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren ordez honako hauek arituko dira aldi baterako:

    1. Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    2. Kontabilitate Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    3. Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    4. Ondare Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    5. Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako edozein zuzendari, adierazi den ordenari jarraikiz, beste zerbitzu bateko zuzendariak dagokion ordezkapena bere gain hartzerik ez badu.

  2. Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren ordezkoak izanen dira Araubide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR