22/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Agindua; haren bidez, lehiaketa publiko bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digital lokalen bidez ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hauteman da badirela zenbait akats formal lehiaketa publiko hori arautzen duten oinarrietan, eta arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Aldatzea 9. oinarriko lehenengo paragrafoko testua; hau izanen du idazketa berria:

    “Pertsona fisiko edo juridiko bakoitzak lizentzia bakarra eska dezake LTD komunikazioko zerbitzuak emateko, lehiaketa honen xede diren lau barrutietako bakoitzeko: Lizarra, Zangoza, Tafalla eta Tutera. Eskaerak eta dokumentazio osagarria II. eranskinean jasotako ereduarekin bat aurkeztuko dira, hurrengo ataletan adierazitako moduan, lekuan eta epean. Eskaera aurkezteak berekin dakar adjudikazio-hartzaileak baldintza-agiri honetako klausulak baldintzarik gabe onartzea”.

  2. Aldatzea 10. oinarriko 2., 3. eta 4. ataletako testua; hau izanen dute idazketa berria:

    “2. Kasuan kasuko gobernu organoak kapital sozialaren osaerari eta egiturari buruz egindako ziurtagiria, III. eranskineko ereduaren arabera. Kapital sozialean Europako Esparru Ekonomikoko kide ez diren herrialdeetako pertsona fisiko edo juridikoen partaidetza badago, Espainiak dagokion estatuan duen Misio Diplomatiko Iraunkorraren txosten bat aurkeztu beharko da, frogatzen duena jatorrizko estatuak, aldi berean, onartzen duela herritar espainiarrek partaidetza izatea ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko xedea duten pertsona juridikoetan.

  3. Erantzukizunpeko adierazpen bat, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26. artikuluan ikus-entzunezkoen arloko ordena publikoko arrazoiengatik ezarrita dauden mugapenen barnean ez dagoela adierazteko, espresuki aipatuta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela indarra duten xedapenek ezarri bezala. Adierazpena IV. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

  4. Erantzukizunpeko adierazpen bat, ikus-entzunezkoen merkatuaren aniztasunari begira, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 36. artikuluak ezartzen dituen debekuen barnean ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR