21/2018 FORU LEGEA, urriaren 30ekoa, Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, TAXIARI BURUZKO UZTAILAREN 6KO 9/2005 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

Baterako Zerbitzurako Lurralde Eremua sortu ondoren taxi zerbitzua dela-eta Iruñerrian eginiko antolaketak eta kudeaketak zerbitzu horren hobekuntza ekarri du, eta horren ondorioz, Iruñerriko Mankomunitatean beste zerbitzu batzuetarako sartuta zeuden udal batzuek eskatu dute aipatu eremuan sartzea. Alabaina, hori ezinezkoa izan da egungo araudiarekin.

Gaur egun Iruñerriko Mankomunitatean sartuta egonik eremu horri atxikitzea eskatzen duten beste udal batzuei horretarako modua ematearren, foru lege honen bidez kendu egiten da Baterako Zerbitzurako Lurralde Eremu bat zedarritzeko baldintza gisa ezarrita zegoen lurralde-koherentziaren betekizuna, eta xedapen iragankorrean prozedura eta baldintzak ezartzen dira udal horiek Iruñerriko Baterako Taxi Zerbitzurako Lurralde Eremuan sartzeko.

Beharrezkotzat jotzen da testuan esanbidez debekatzea publizitate sexista edo bestelako publizitate oro, pertsonaren duintasunari eraso egiten diona edo Konstituzioan aitorturiko balio nahiz eskubideak urratzen dituena, bai eta prostituzioarekin zerikusia duena ere. Halaber debekatzen da osasun fisiko nahiz mentalerako kaltegarriak diren produktu edo zerbitzuen publizitatea.

2030erako Nafarroako Energia Planaren eta Klima-aldaketaren Ibilbide-orriaren jarduketa esparruan, beharrezko gertatzen da taxi zerbitzuko ibilgailu-flotaren efizientzia energetikoa hobetzeko neurri batzuk ezartzea, halatan berritu dadin egungo ibilgailu-flota gradualki, toki entitateekin koordinaturik eta sektorearen beharrizanen arabera, nagusiki “zero igorpen” etiketa duten ibilgailuek osaturiko flota batek ordezturik.

Azkenik, erraztu egiten dira prozedurak, taxi-zerbitzu hobea eta eraginkorragoa ematera bideraturiko administrazioarteko lankidetzarako hitzarmenak sinatzekoak.

Artikulu bakarra.–Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea aldatzea.

Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen agindu hauek aldatzen dira:

Bat.–9. artikuluaren 2. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“2. Azterketa hori egindakoan, udalak edo Baterako Zerbitzurako Lurralde Eremuan eskumena duen toki entitateak txostena eskatuko dio Nafarroako Taxien Kontseiluari, lizentzien indize orokorra aldatzeko proposamenari buruzkoa. Txosten hori espedienteari erantsiko zaio.

Txosten horren ondorioetarako, erreferentziazko eremu geografikoa izanen da lurralde antolamenduko tresnetan zehaztutako zonifikazioan ezartzen dena; bai eta, kasua bada, Nafarroako Toki Administrazioaren gaineko araudian zehazten den zonifikazioan ezarritakoa ere”.

Bi.–12. artikuluaren 1., 2., 4. eta 8. apartatuak aldatzen dira, eta testu hau izanen dute:

“1. Taxi lizentziak eskualdatu ahalko dira baldin eta udalak edo Baterako Zerbitzurako Lurralde Eremu batean eskumena duen toki entitateak horretarako baimen aurretiazkoa eman badu, salbu eta Iruñerriko Baterako Taxi Zerbitzurako Lurralde Eremuan sartzen diren udalerrietako lizentziak; hots, foru lege honen xedapen gehigarri bakarraren 1. apartatuan jadanik adierazitakoez gainerakoetakoak”.

“2. Ez da taxi lizentzia bat eskualdatzeko baimenik eman ahal izanen baldin eta eskualdatzailea lizentziaren titular egin zenetik bi urte baino gehiago iragan ez badira”.

“4. Taxi lizentzien eskualdaketa baimentzeko, beharrezkoa izanen da lizentzia-eskuratzaileak bete ditzan foru lege honen 6. artikuluan lizentziaren ematerako eskatzen diren baldintzak. Beharrezkoa izanen da, halaber, eskualdatzailea egunean egotea toki entitateak eskatu ahal dituen eta taxi-zerbitzuari dagokion jarduerarekin loturik dauden tributuen ordainketan, bai eta, kasua bada, foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR