21/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 55.2 artikuluaren arabera, Nafarroak eskumena du Estatuak esleitutako eremuaren barnean zerbitzuen eta emaileen kategoria guztiak konfiguratzeko zein lizentziak adjudikatzeko.

Soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenari buruzko Plan Teknikoa onetsi zuen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak I. eranskinaren 14. artikuluan jasotzen du pertsona fisikoek edo juridikoek zeharkako kudeaketaren bidez maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako irratiak ustiatzea; eta II. eranskinean agertzen dira pertsona fisikoek edo juridikoek zeharka kudeatzen dituzten irratiak, Nafarroako Foru Komunitateari esleituta daudenak.

Gaur egun, Nafarroako Foru Komunitateak hiru maiztasun ditu erabilgarri, eta horiei dagozkien lizentziak lehiaketa publikoaren bidez eman behar dira; maiztasun horietako bi (93.2 Mhz eta 97.9 Mhz, hain zuzen) Auritz mugapekoak dira, eta hirugarrena (105.6 Mhz), berriz, Iruñekoa.

Aurizko FM lizentziak hutsik deklaratu ziren, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 22ko 14/2013 Foru Aginduaren bidez. Hartan 44 lizentzia emateko lehiaketa publikoa ebatzi zen, Nafarroako Foru Komunitatean soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapeneko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko.

Halaber, Iruñekoa hutsik deklaratu zen, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren abenduaren 17ko 31/2015 Foru Aginduaren bidez. Foru agindu horrek Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren azaroaren 28ko 5121/1997 Foru Aginduaren bidez deitutako irrati-lehiaketa ebatzi zuen.

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra (oinarrizko araudia) eta Nafarroako Foru Komunitateko Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko 5/2012 Foru Dekretua badira Nafarroan maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako zerbitzuak emateko lizentzien emakida arautzeko aplikatu beharreko araudia.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak proposatu du soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentzia erabilgarrien lehiaketa publikoa deitzea. 105.6 FM maiztasuna, Iruña eremukoa, irabazi-asmorik gabeko irratiko komunitate-zerbitzuetarako erabiliko da. Proposamenarekin batera, lehiaketa publikoa arautuko duten eta publikotasunaren, gardentasunaren, konkurrentziaren eta aukera-berdintasunaren printzipioak errespetatzen direla bermatzen duten oinarriak aurkezten dira.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren proposamenarekin bat, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak onartzen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lehiaketa publikoa deitzea Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko hiru lizentziak emate aldera. Maiztasun horietako bi (93.2 Mhz eta 97.9 Mhz, hain zuzen) Auritz mugapekoak dira, eta hirugarrena (105.6 Mhz), berriz, Iruñekoa; azken hori irabazi-asmorik gabeko irratiko komunitate-zerbitzuetarako erabiliko da.

  2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Deialdi hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es) argitaratzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari eta Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako Burutzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2017ko uztailaren 3an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN MAIZTASUN-MODULAZIOKO UHIN METRIKOEN SOINUZKO IRRATI-HEDAPENERAKO IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIO-ZERBITZUA EMATEKO LIZENTZIETARAKO LEHIAKETA PUBLIKOA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

  6. oinarria.–Xedea.

    Agiri honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateko lizentzietarako lehiaketa publikoa arautu behar duten baldintzak ezartzea, Soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenari buruzko Plan Teknikoa onetsi zuen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuan jasotako plangintzaren arabera.

    Lehiaketa honen xede dira plangintza horrek Nafarroarako ezarri dituen eta hutsik dauden hiru lizentziak:

    –Aurizko 93.2 MHz-eko eta 97.9 MHz-eko maiztasunak (Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 22ko 14/2013 Foru Agindua).

    –Iruñeko 105.6 Mhz-eko maiztasuna (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren abenduaren 17ko 31/2015 Foru Agindua).

    Hiru irrati horietako bakoitzaren xehetasun teknikoa oinarri hauen 1. eranskinean kontsultatu daiteke.

  7. oinarria.–Emanaldien erreserba irabazi-asmorik gabeko ikus-entzunezko komunitate-zerbitzuetarako.

    Nafarroako Foru Komunitateko Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 24. artikulua aplikatuta, Iruñeko irrati-hedapenerako lizentzia (105.6 Mhz) erreserbatzen da irabazi-asmorik gabeko komunikazioko komunitate-zerbitzuetarako.

  8. oinarria.–Euskarazko emanaldien erreserba.

    Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 27. artikulua eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 5.1 artikulua aplikatuta, Aurizko 93.2 Mhz-eko irrati-hedapenerako lizentzia erreserbatzen da emanaldietako komunikazio-hizkuntza bakarra euskara duten irratiko proposamenetarako.

    Komunikazio-hizkuntza bakarra euskara duen irratiko proposamenik aurkezten ez bada edo eskaintza horiek ez badute lortzen oinarri hauetan eskatzen den gutxieneko puntuazio teknikoa, irratia komunikazio-hizkuntza gaztelania duten eta Auritz herrirako aurkezten diren proposamenen artean bigarren puntuazio handiena lortzen duenari adjudikatuko zaio.

  9. oinarria.–Lizentziaren titularra izateko baldintzak.

    Aurizko lizentziak lortu ahal izateko, beharrezkoa da Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 25. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea. Gainera, Aurizko lizentziei dagokienez, ezin izanen dute eskaerarik aurkeztu dagoeneko herri horretarako irratiko komunikazio-zerbitzuen lizentzia baten titular direnek.

    Iruñeko lizentzia lortu ahal izateko, beharrezkoa izanen da hori eskatzen duten erakunde pribatuek frogatzea irabazi-asmorik gabeko erakundeen legezko aitorpena dutela.

    Ezin izanen dute lehiaketa honetara beren burua aurkeztu Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26.1 artikuluak lizentzia baten titular izateko ezarritako oztopoetako baten bat (ikus-entzunezkoaren arloko ordena publikoko arrazoiak) dutenek.

    Horrez gain, Nafarroako irrati-eskaintzan aniztasuna bermatu eta sustatze aldera, lehiaketa honen xede diren irratiko komunikazio-zerbitzuen lizentziak lortu nahi dituzten pertsona fisiko eta juridikoek eskaera bakarra aurkezten ahalko dute. Eskatzaile batek eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, lehenbizi erregistratzen dena baino ez zaio onartuko, aurkezten dituen gainerakoak baztertuta.

    Aurreko ondorioetarako, enpresa-talde bereko pertsona juridikoek lehiaketa honetarako eskaera ezberdinak aurkezten dituztenean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen kasuen arabera, eskaerak eskatzaile bakar batenak direla ulertuko da.

    Eskaera bat elkarrekin aurkezten duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izanen dute beste eskaintzarik aurkeztu banaka edo beste edozein pertsona fisiko edo juridikorekin batera. Baldintza hori ez betetzeak eskatzaile horrek parte hartzen dueneko eskaera guztiak ez onartzea ekarriko du.

  10. oinarria.–Lizentzien iraupena eta aplikatu beharreko araubide juridikoa.

    Oinarri hauetan aipatzen diren lizentziak hamabost urterako emanen dira, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 21. artikuluak eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 28.artikuluan aipatzen diren berritze posibleak galarazi gabe.

    Lehiaketaren xede diren lizentziei aplikatu beharreko araubide juridikoa honako hau da: Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretua eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra.

  11. oinarria.–Organo eskuduna.

    Eskaerak tramitatzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuari dagokio.

    Lizentziak adjudikatzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari dagokio.

  12. oinarria.–Zerbitzua emateko baldintzak.

    7.1. Lizentzien adjudikazio-hartzaileak ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan indarra duen araudia betetzera behartuta daude. Edonola ere, eskaeretan beren gain hartutako konpromisoak eta betebehar eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

    7.1.1. Aurizko lizentzien titularrak.

    1. Lizentziaren xede den zerbitzua zuzenean ematea, horren gaineko negozio juridikoak egiteko aukera galarazi gabe, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 22. artikuluan eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    2. Lizentziaren ezaugarri teknikoak errespetatzea, indarreko araudiak ezarritako lokalizazio, potentzia, maiztasun eta beste edozein baldintza teknikori buruzkoak direnak eta zerbitzua emateko araubidearekin zerikusia dutenak; eta ekipoen kalitate teknikoari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR