207/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2017ko lan egutegia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 746/2016 Ebazpenaren bitartez Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2017ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

Foru agindu honetan arautzen dira, orobat, lanaldia betetzearekin lotura zuzena duten beste gai batzuk, esaterako lanaldiko atsedenaldia, prestakuntzarako ikastaroetara joatea eta norberaren arrazoiengatik lanera ez joatea eta lantokitik ateratzea.

Foru agindu honen edukia Mahai Orokorrean negoziatu da erakunde sindikalekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6.h artikuluarekin bat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Aste barreneko jaiegunak zehaztea.

  2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek aste barreneko jaiegun hauek izanen dituzte 2017an:

    Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

    Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

    Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

    Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

    Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

    Uztailaren 6a: San Fermin bezpera. 12:00etatik aurrera jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    Uztailaren 7a, 8a eta 9a: Sanferminak. Jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    Uztailaren 25a: Santiago eguna.

    Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

    Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

    Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

    Azaroaren 29a: San Saturnino. Jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    Abenduaren 4a: Nafarroaren Egunaren (San Frantzisko Xabierkoa) ondoko astelehena.

    Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

    Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

    Abenduaren 25a: Eguberria.

  3. Iruñean lan egiten ez duten langileentzat jaieguna izanen da Nafarroako herrietako 2017ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko festa eguna. Gainera, lan egiten den herriko zaindariaren festak direla-eta, jaiegun izanen dira festen hasierako eguna, 12:00etatik aurrera, eta hiru egun gehiago, herriko zaindariaren festak direla-eta Nafarroako Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR