205E/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Humanizatzeko Estrategia 2017ko azaroan aurkeztu zen, eta arreta emateko eredu berri bat lortu nahi du, atentzioaren erdigunean paziente edo pertsona bakoitza paratzen duena eta ez eritasuna edo prozesu medikoa. Kontuan hartu behar da atentzioa behar duen pertsona bakoitza une zaurgarri batean dagoela, osasun arazoek bere oreka pertsonalari, emozionalari edo fisikoari eragin diezaioketela eta ingurune ezezagun batean dagoela, estresagarriak izan daitezkeen pertsona, teknologia edo egoerez inguratuta; barnean daraman prozesuak berak ere kalteberatasuna sorrarazten dio.

Zerbitzuak herritarrengana bideratuko badira, osasun sistema osoan modu iraunkor batean errespetatu behar dira erabiltzaileen autonomia, intimitatea, sinesmenak, balioak eta sentimenduak arretari lotutako funtsezko une jakin batzuetan.

Estrategiaren arabera, atentzioa pertsonala eta gizatiarra bada, erabiltzaileen duintasuna eta balioak errespetatzen baditu, asegarriagoa da osasun sistemako profesionalentzat, pertsona eta profesional diren heinean eta, beraz, motibagarria eta garapen profesionalean lagungarria da.

Estrategiaren testuak adierazten du osasun sistema bikaintasun maila gorenerako bidean jartzen duen kalitate zientifiko eta teknologikoaren elementu osagarriak direla eritasunak sendatzeari edo zainketari loturiko komunikazioa, enpatia, hitzaren erabilera eta jarrerak. Izan ere, elementu horiek aukera ematen digute kalitate teknikoa hautemandako kalitatearen bilaketarekin bateratzeko.

Estrategiaren helburu nagusia paziente bakoitza atentzioaren erdigunean paratzea da, eta ez eritasuna edo prozesu medikoa.

Langileek estrategia prestatzeko prozesuetan parte hartu dute, ekarpenak eginez, eta Gardentasunaren Atarian egindako ekarpenak ere jaso ditu estrategiak.

Humanizatzeko Estrategiaren behin betiko testua prestatu ondoren, beharrezkoa da estrategia horretan parte hartzeko eta hori bultzatzeko organoak izatea, kontuan hartuta estrategiaren helburua osasun sistemak eskaintzen dituen zerbitzuak pazienteen autonomiaren gaineko kontzientziazio handiagoarekin bateratzea eta jardun profesionalak haien beharren arabera bideratzea dela.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen da Aholku Batzorde Teknikoa sortzea, zeinak osasun sistema publikoko atentzio eremu guztietako partaideen diziplina anitzeko ordezkaritza integratzailea izanen baitu Nafarroako osasun zerbitzu publikoen zereginari pixkanaka-pixkanaka eraginen dion humanizazioa garatzeko prozesuak sustatzen dituzten faseak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR