202/2015 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Horren arabera, Osasun Zuzendaritza Nagusiak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak egituratzen dute departamentua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren mendeko bestelako organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun bat dutenean titularren ordez aritzeko. Manu horren 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. –Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Osasuneko zuzendari nagusia aldi baterako ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

  2. Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua.

  3. Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR